Donostiako Musika
Dokumentalen
Jaialdia

2019ko Urtarrilaren 7tik — 12ra
12. edizioa

Duela zenbait hilabete, musika dokumentalen zinema jaialdi bat zergatik egiten dugun pentsatu nuen, zerk eraman gintuen hori egitera. Hasierako bultzada hori berreskuratu nahi nuen, garrantzitsuenera itzuli, dokumentalak modu sotil eta paregabean errealitatera, musikara eta emoziora hurbil gaitzan lortzeko ideiara.

Zerk liluratzen gaitu musika dokumentaletatik? Bizitza modu intimoan behatzeko edo obsesionatzen gaituenari buruzko zerbait gehiago jakiteko izaera vouyeur hori izango al da? Musikarekin erlazionatzeko modu hain eder hori izango al da?

Jorgerekin hitz egitean, aurtengo irudiaren bitartez jatorrizko ideia hartara, jaialdiaren jatorrira itzultzeko eskatu nion. Dock of the Bay jaialdirako musika dokumentalen kontzeptua berreskuratzea, nolabait.

Eta hauxe izan da emaitza, jaialdiak hartzen duen guztia jasotzen duen irudi eder hau. Jorgek berak honela definitzen du:

"Aurten, kontzeptu zinematografikoago bat bilatu dugu. Horretarako, argazkiaren aldeko hautua egin nuen, film baten frame bat izan daitekeen irudi bat bilatuz. Jaialdiaren kartelak osatzen dituzten argazkietan, eskuak dira protagonistak. Musika entzutean sentitzen ditugun sentsazioei buruz hitz egin nahi genuen, eta eskuak nola mugitzen ditugun, batzuetan espontaneoki, gure abesti gustukoenen erritmo edo melodiekin batera. Eskuak desfokuratuta agertzen dira beti, mugimenduaren sentsazioa bultzatzeko eta modu abstraktuan instrumentuak irudikatzen dituzten atzeko pieza geometrikoetatik bereizteko. Azkenik, eskuen mugimendua irudikatzen duten geziak daude. Aukeratutako kolore fosforitoak kontraste polita egiten du zuri-beltzeko argazkiarekin, eta kartela deigarriago bihurtzen du".

Ez dakigu azaltzen zer sentiarazten digun musikak, eta ez dakigu oso ondo zergatik egiten dugun jaialdi hau, baina aurten ere dena prest dugu hori guztia berriro bizitzeko. Ongi etorri Dock of the Bay jaialdiaren hamabigarren ediziora.

Eva Rivera
Jorge Elósegui - Estudio Primo

Dock Of The Bay 2019