Itzuli

Dabadock - Kontzertua The King Khan & BBQ show

Osteguna 10/01 20:30 Dabadaba

10€ - Erosi sarrerak

Ez da hitz asko beharrik King Khanek eta Mark Sultanek The King Khan BBQ Show izenez eskainitako izugarrizko ikuskizuna azaltzeko. Gaur egun ikus daitezkeen zuzeneko emanaldien artean onenetakoa eta itzelenetakoa. Behin batean bazen musika bat, doo-wop izenekoa, ahots melodia goxoak eta harmoniatsuak eratzean zetzana. Behin batean bazen beste bat, punk izenekoa, justu kontrakoa oinarritzat zuena. Eta behin batean bazen talde bat, biak bat egin eta fusionatzea lortu zuena: The King Khan BBQ Show. XXI. mendearen lehenengo bi hamarkada hauetako duo kolosal eta ahaztezinena dira, gure uste apalean, jakina. Beren agudeziak ez du berdinik, doo-wap, rockabilly eta punk musikak bikaintasun eta dohain horrekin elkartzerakoan. Izan ere, 2002an Montrealen (Kanada) King Khanek eta Mark Sultanek (aka BBQ) eratutako dueto eruditu honek egiten duena hauxe da, rock’n'rollaren muinik garbiena, bere jatorrizko grina, bere errima eta naturaltasuna bizirik mantentzea, eta inork baino hobeto dakite hori egiten. Abesti horiek gaindiezinak dira inolako zalantzarik gabe; berezko nortasuna dute, indarrez beteta daude, eta sonoritate horrekin, 60ko urteetako garage musika maite dutenak hainbeste gozarazten dituen horrekin. Gitarren beatak eta King Khanen sormen melodiko bokal ozarrak entzunda, erremediorik gabe makurtzen gara haien aurrean. Aspaldian ez da ikusi bi gizakik bakarrik, laguntza gehiagoren beharrik izan gabe, hainbeste espresatzea rock’n’roll deitzen diogun horren idiosinkrasia funtsezkoenari buruz.