Dock of the Bay 2019 Musika Dokumentalen Jaialdiko Palmaresa

LA ESTRELLA ERRANTE
Alberto Gracia (2018), Espainia
DOKUMENTAL ONENAREN SARIA 2019

Eduardo Guillot, Maria Arnal eta Marcedes Martínez epaimahaikideek erabaki dute LA ESTRELLA ERRANTE filmari ematea 2019ko Dokumental Onenaren saria. Izan ere, Alberto Graciaren filmak zinema-genero honen mugak hedatzen ditu ertzak erdigunean kokatzen dituen kontakizunaren bidez, eta haluzinatutako bidaian murgiltzen du ikuslea.

BIXA TRAVESTI
Claudia Priscilla & Kiko Goifman (2018), Brasil
EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA 2019

Epaimahaiaren Aipamen Berezia, berriz, BIXA TRAVESTI filmarentzat izan da. Biziki bortitza den errealitate soziopolitikoaren zona mugakideetan dagoen pertsona ezohikoa ikusarazten eta aldarrikatzen duelako azpimarratu dute Claudia Priscilla eta Kiko Goifman zuzendarien lana.

CANTARES DE UNA REVOLUCIÓN
Ramón Lluís Bande (2018), Espainia
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 2019 SARIA

CANTARES DE UNA REVOLUCIÓN filmak eskuratu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria, bere balio soziologiko ukaezinagatik eta Espainia garaikidean ahaztua izan den gertakari tamalgarri bat gogora ekartzen duelako imajinazioz beteriko modu ausart batean.

LOU
Usua Garin, Andrea Lopetegi e Izotz Barrio (2018), Espainia
PUBLIKOAREN SARIA 2019

Dock Of The Bay 2019