Itzuli

Aliens

Luis López Carrasco - Espainia 2018 - 23 min.

Asteazkena 09/01 20:30 Trueba Zinema

7€ - Erosi sarrerak

“Arrotz samar egiten zait mundu hau, nire emozioetatik urrun ikusten dudan zerbait bezala”. Alien bat kanpotar bat da, marjinatu bat; beste planeta bateko biztanle bat da herri kulturarentzat. Tesa Arranzek ‒Madrilgo Movidaren funtsezko irudi eta Zombies taldeko abeslaria‒ kanpoko espazioko estralurtarren bostehun erretratu margotu ditu azken hamar urteotan. Obrak Tesa Arranzen pinturaren alderdi subkontzienteari egiten dio aurre, 80ko hamarkadako bere oroitzapenekin, bere poemekin eta egunerokoekin. Erretratu hauek garai estralurtar baten isla lurtar antzeko bat dira: lehenaldiko garai bateko paisaia emozional bat, non eskutik lotuta joan ziren poza eta amesgaiztoa, esperimentazioa eta eromena.

Zuzendaria:
Luis López Carrasco
Urtea:
2018
Herrialdea:
Espainia
Iraupena:
23 min.
Jatorrizko hizkutza:
Gaztelaniaz
Protagonistak:
Tesa Arranz
Produkzio etxea:
Luis López Carrasco