Children of revolution

Zinea sarritan baliatu izan da disidentziaz konbentzioetatik kanpo mugitzen diren errealitateak erakusteko. Hala, dokumentala da nabarmen ahaleginean jardun duen generoa errealitate horiei jarraitzeko, errealitate horietatik tradizioz ezkutatu ohi dena gure begien aurrean erakustearren. Aurten aparteko hiru pelikula izango dira batera, Dock of the Bay-k prisma beraren pean elkartu nahi dituenak haiei irakurketa maila berri bat emateko asmoz. Camarón: flamenco y revoluciónek erakutsi egiten digu disidentziaz baliatu zela cantaor hura ortodoxiaren arau oro hausteko eta hegaldiari ekiteko ibilbide zeharo pertsonal batean. Matangi / Maya / M.I.A.k erakusten digun disidentzia abeslari britainiarrak ekindako bidea izan da, alfonbra gorriak zabaltzen duen erakusleiho distiratsuan Hirugarren Munduko errealitatea agerian uzteko. Cantares de una Revoluciónek erakusten duen disidentzia Nacho Vegas eraman duena da armada musikal, historiko eta antropologiko batean herri kantutegia erreskatatzera, ahanzturan geratutako hainbat eta hainbat iraultzatako batekoa, 1934an Asturiasen izandakoa.