16.01. Osteguna

21:45 Trueba Zinemak 1

Los demenciales chicos acelerados. Primera parte: Euskadi y tal

Kikol Grau / Espainia (2020 / 80’ / VOSE)

Erosi sarrerak

80ko urteak ez ziren gogora ekarri nahi diren bezain coolak izan. Errepaso berdingabea eta guztiz bizkorra Euskadiko garaiko punk taldeen gainean. Kortatu, Negu Gorriak, Zarama, Baldin Bada, Potato, Delirium tremens, Naste Borraste, Hertzainak, Soziedad alkoholika, Tijuana in blue, Barricada, Berri Txarrak eta Lendakaris muertos, beste askoren artean.

Fitxa teknikoa

Kikol Grau

Zuzendaria

Kikol Grau

Bartzelonan jaioa 1971ko uztailaren 29an. Historian graduatua da Bartzelonako Unibertsitatean (UB) eta Barcelona televisión BTVn hasi zuen bere karrera profesionala.

80ko hamarkadako euskal punkari buruzko trilogiaren zuzendaria da: “Las más macabras de las vidas”, “Inadaptados” eta “No somos nada”, ibilbide luze bat egin duten pelikulak zinemaldi nazionaletan eta nazioartekoetan. “Las más macabras de las vides”-ek lehen saria lortu zuen Donostiako Dock of the Bay jaialdian (2015) eta nazioarteko 100 zinemalditan baino gehiagotan proiektatu da. “Inadaptados” eta “No somos nada” Sevillako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu ziren.

2018an bere lanaren erakusketa antologiko bat, “Dame Pank y Dime Tonto”, egon zen ikusgai Bartzelonako Virreina Centre de la Imatge-n.