Dock Of The Bay elkarrizketak

Aurten, formatu berri baten alde egin dugu apustu jaialdi honetatik: Dock of the Bay Elkarrizketak. Zinearen eta musikaren eremuko bi gonbidaturekin solasaldian aritzeko gune bat. Gune atsegin eta hurbil bat, non, ordu eta erdiz, proposamenak entzuteaz gain zuzenean hitz egin ahal izango dugun haiekin. Bi egun, bi elkarrizketa.

Interesgarria sektoreko (zinea, bideoa, musika) profesionala bazara edo ikaslea bazara. Baita jakin-mina duten zinezale eta musikazale ororentzat ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirola Departamentuaren babesari eta Musikeneren lankidetzari esker.

Kantatzea / Kontatzea

Kantak (guk) kontatzearen plazera

Gutako bakoitzak beharbada izango du pasadizoren bat, izango da esperientzia hau bizitakoa. Pelikula bat ikusi eta gero, edo disko bat entzun eta gero, sentitzen dugun plazer hori solaskide batekin topo egin dugunean zeinarekin testua berreraiki.

Erosoagoa da esperientzia estetiko baten marjinan gure burua aitortzea, isilean gordetzea edo ulertzea. Eta horregatik beharbada gomendatzen ditugu kantak edo pelikulak. Besterik gabe gure asmoa delako gainerakoei pixka bat jasangarriagoa egitea bizitza, uste dugulako musika eta zinema kontatzea modu bikain bat dela benetan balio handia duten gauzak, marjinak, bihurguneak oparitzeko. Nahiz eta beharbada zinemaz eta musikaz hitz egitea guri hainbeste gustatzearen azken arrazoia hauxe den: gure nartzisismoa. Azken batean, zera gustatzen zaigu, pixka bat hitz egitea guri buruz.

Aurten Dock of the bayk gehien estimatzen dugun hori partekatu nahi du. Aurten mintegi bat proposatzen dugu, gure bizitzaren kontakizuna lehen eta orain eraiki duten pelikulei eta kantei buruzko elkarrizketen inguruan.

Pleikularen kantatzearen plazera

Joan den urtean dokumental musikalean (guk) kontatze horren zailtasuna arakatu genuen; aurten, berriz, gure buruari galdetu nahi diogu ikus-entzunezko kontakizunak partekatze horren ekintza, konturatu gabe, nola transmutatzen dugun banakoa den horretatik kolektiboa den horretara. Horregatik, hain zuzen, erabaki dugu apustu egitea mintegi formatu berri baten alde. Elkarraldian, elkarrizketa (ia) inprobisatuan oinarritutako formatu bat, sortzaileen eta beren publikoen arteko hizketaldia. Dokumental musikala interesatzen zaigu, izan ere, memoria mekanismo bat den aldetik –gutxiasko ahaztuta ditugun musiken oroitzapena– eta identitate pluralak eraikitzen dituen aldetik –kolektiboak, jarrerak, kanta baten eta beste baten erresistentzia korapilatuak–. Gainera, dokumental intimo haiek ere arakatu nahi ditugu, musika erabili zutenak besteen esperientziak, muturrera eramanak, partekatzeko –suizidioaren, gaixotasun mentalaren, doluaren musika– baina baita azalkeria ikurtzat hartuta batere begiramenik gabe eraman gintuztenak ere jasanezinaren eta nostalgiaren erdibidean den lurralde horretara, gure historiaren parte ere badela kontuan hartuta.

Hortaz, espazio berri bat bilatu nahi dugu sortzaile, kritikari, pentsatzaile eta artistentzat, baina ezeren gainetik, gure publikoarentzat. Asteazken eta ostegun arratsaldeetan, Dock of the Bayk gonbidatu egingo du publikoa, azken batean, gustukoen duguna egitera: zinemaz eta musikaz hitz egitera. Edo gauza bera esanda: gutaz pixka bat hitz egitera.

Bertaratu nahi baduzu bidali mail bat zure datuekin helbide honetara: info@dockofthebay.es.

Programa

Aarón Rodríguez

Koordinzatzailea

Aarón Rodríguez

Doktorea da Ikus-entzunezko Komunikazioan (Madrilgo Europar Unibertsitatea), Filosofiako graduduna (UHUN), masterra dauka Zinematografiaren Historian eta Estetikan (Valladolideko Unibertsitatea) eta Komunikazioko Joera Berrietan eta Berrikuntza Prozesuetan (Jaume I. Unibertsitatea, Castelló). 2006az gero, irakaslea izan da Espainiako hainbat unibertsitatetan, eta honako irakasgai hauek irakatsi ditu: Kontakizun Zinematografikoa, Irudiaren Analisia eta Literatura eta Zinema. Zinemaren Historialarien Espainiako Elkarteko, Testu Analisirako Trama&Fondo Elkarteko eta adComunica Elkarteko kidea ere bada. Gaur egun, Jaume I. Unibertsitatean dihardu ikerkuntzan eta irakaskuntzan.