2020

Dock Of The Bay
Donostiako Musika
Dokumentalen
Jaialdia

Urtarrilaren 13tik — 18ra
13. edizioa

Dock Of The Bay 2020

Ongi etorri

Autobus batean musikari bat jolasean dabil bere gitarrarekin taldeko gainerakoak lo dauden bitartean. Kameraren aurrean erretzen ari dela kantari batek paper zimurtu bat erakusten du azkena idatzi duen letrarekin. Siberiako herri goibel batean Moskuko emakume trapero bat taberna batean sartzen da. 19 urteko mutil batek kaxa bateko dozenaka kable manipulatzen ditu eta musika egiten du modularrekin. Orkestra bat lehendik inoiz entzun ez ditugun soinuak sortzen hasten da.

Ez gara aspertzen halako eszenekin. Ilustratu, irribarrea piztu, hunkitu egiten gaituzten sekuentziak eta istorioak sortzen dituzten eszenak direlako. Ez gara aspertzen genero honen alde apustu egiteaz, gero eta joriago ageri eta gero eta gauza gehiago kontatzeko gai delako. Musika dokumentalak zera hau baitu, haietan aurki ditzakegun sortzaileen amalgama hori, kameraren alde batera zein bestera. Eta batez ere, ez gara aspertzen zinera joateaz eta barruan biltzen duen musika bizi eta entzuteaz.

Aurten ere izango gara zuen zain Dock zine-aretoetan, kontzertuetan, festetan, elkarrizketetan. Zuen zain egongo gara Perfect Day-n, urteko dokumental gailenenekin eta sarituenekin, Paint it Black-en, Publiko Berrietan, Jaialdiko Elkarrizketetan, eta Dock Live-n: berriro emango da sail hau zinea eta zuzeneko musika elkar hartuta, berriz ere inoiz errepikatuko ez diren pieza efimeroak, bakanak sortzea lortu, eta guri eskaintzeko.

2020 gure hamahirugarren edizioa izango da. Edizio berri bat, aurten ere, hirira ekartzeko musika kontatzeko modu berriak eta kontatzeko moduak aldatzea lortzen duten musika berriak. Edizio honek, aurten ere, irribarrea piztuko dizue, hunkitu egingo zaituzte, baita harrituta utzi ere. Demagun orkestra bat bat-batean jotzen hasten dela zuen ondoan eta lehendik inoiz entzun ez zenuten soinuak entzuten dituzuela, ba, horrelakoa izango da aurtengo edizioa.

Ongi etorri Dock of the Bay-ra.

Dock Of The Bay elkarrizketak

Kantatzea / Kontatzea

Kantak (guk) kontatzearen plazera

Gutako bakoitzak beharbada izango du pasadizoren bat, izango da esperientzia hau bizitakoa. Pelikula bat ikusi eta gero, edo disko bat entzun eta gero, sentitzen dugun plazer hori solaskide batekin topo egin dugunean zeinarekin testua berreraiki.

Erosoagoa da esperientzia estetiko baten marjinan gure burua aitortzea, isilean gordetzea edo ulertzea. Eta horregatik beharbada gomendatzen ditugu kantak edo pelikulak. Besterik gabe gure asmoa delako gainerakoei pixka bat jasangarriagoa egitea bizitza, uste dugulako musika eta zinema kontatzea modu bikain bat dela benetan balio handia duten gauzak, marjinak, bihurguneak oparitzeko. Nahiz eta beharbada zinemaz eta musikaz hitz egitea guri hainbeste gustatzearen azken arrazoia hauxe den: gure nartzisismoa. Azken batean, zera gustatzen zaigu, pixka bat hitz egitea guri buruz.

Aurten Dock of the bayk gehien estimatzen dugun hori partekatu nahi du. Aurten mintegi bat proposatzen dugu, gure bizitzaren kontakizuna lehen eta orain eraiki duten pelikulei eta kantei buruzko elkarrizketen inguruan.

Pleikularen kantatzearen plazera

Joan den urtean dokumental musikalean (guk) kontatze horren zailtasuna arakatu genuen; aurten, berriz, gure buruari galdetu nahi diogu ikus-entzunezko kontakizunak partekatze horren ekintza, konturatu gabe, nola transmutatzen dugun banakoa den horretatik kolektiboa den horretara. Horregatik, hain zuzen, erabaki dugu apustu egitea mintegi formatu berri baten alde. Elkarraldian, elkarrizketa (ia) inprobisatuan oinarritutako formatu bat, sortzaileen eta beren publikoen arteko hizketaldia. Dokumental musikala interesatzen zaigu, izan ere, memoria mekanismo bat den aldetik –gutxiasko ahaztuta ditugun musiken oroitzapena– eta identitate pluralak eraikitzen dituen aldetik –kolektiboak, jarrerak, kanta baten eta beste baten erresistentzia korapilatuak–. Gainera, dokumental intimo haiek ere arakatu nahi ditugu, musika erabili zutenak besteen esperientziak, muturrera eramanak, partekatzeko –suizidioaren, gaixotasun mentalaren, doluaren musika– baina baita azalkeria ikurtzat hartuta batere begiramenik gabe eraman gintuztenak ere jasanezinaren eta nostalgiaren erdibidean den lurralde horretara, gure historiaren parte ere badela kontuan hartuta.

Hortaz, espazio berri bat bilatu nahi dugu sortzaile, kritikari, pentsatzaile eta artistentzat, baina ezeren gainetik, gure publikoarentzat. Asteazken eta ostegun arratsaldeetan, Dock of the Bayk gonbidatu egingo du publikoa, azken batean, gustukoen duguna egitera: zinemaz eta musikaz hitz egitera. Edo gauza bera esanda: gutaz pixka bat hitz egitera.

Koordinatzailea: Aarón Rodríguez Serrano

Doktorea da Ikus-entzunezko Komunikazioan (Madrilgo Europar Unibertsitatea), Filosofiako graduduna (UHUN), masterra dauka Zinematografiaren Historian eta Estetikan (Valladolideko Unibertsitatea) eta Komunikazioko Joera Berrietan eta Berrikuntza Prozesuetan (Jaume I. Unibertsitatea, Castelló). 2006az gero, irakaslea izan da Espainiako hainbat unibertsitatetan, eta honako irakasgai hauek irakatsi ditu: Kontakizun Zinematografikoa, Irudiaren Analisia eta Literatura eta Zinema. Zinemaren Historialarien Espainiako Elkarteko, Testu Analisirako Trama & Fondo Elkarteko eta adComunica Elkarteko kidea ere bada. Gaur egun, Jaume I. Unibertsitatean dihardu ikerkuntzan eta irakaskuntzan.

Dock of the Bay elkarrizketak

Bertaratu nahi baduzu bidali mail bat zure datuekin helbide honetara: info@dockofthebay.

Irudia

Aurtengo jaialdiari irudi zinematografikoago bat eman nahi genion eta gainera musikariak hartzea Dock of the Bay-n kontatzen diren istorioen benetako protagonistatzat. Gustatzen zaizkigun musikari ikonikoen argazki zatietatik abiatuta, erretratu desberdinak sortu ditugu, nahiko abstraktuak, indarrez betetako pertsonaia misteriotsuak eta irrealak sortzeko.

Adibidez: Ian Curtis + Blondie + Freddie Mercury. Imajinatzen duzu zer pertsonaia irtengo litzatekeen halakoak konbinatuz gero? Eta onena, hau: Imajinatzen hortik sortuko litzatekeen musika?

Egilea: Estudio Primo

Prentsa

Prentsako txostenak, elkarrizketak egiteko harremanetarako pertsonak eta material grafikoa aurki daiteke. Dock of the Bay-en Akreditatzeko beharrezkoa da mezu bat bidaltzea helbide honetara: prentsa@dockofthebay.es (Akreditazioak urtarrilaren 4ra arte).

Dock Of The Bay 2020 Prentsa

Taldea

Zuzendaria

Zuzendaritza taldea

Programatzaileak

Estatuko-Nazioarteko filmen kudeaketa

Gonbidatuen kudeaketa

Dock Of The Bay elkarrizketak koordinatzailea

Kudeaketa & ekoizpena

Prentsa eta komunikazioa

Irudia

Web

Babesleak

Babesleak

Erakundeak

Medio kolaboratzailea

Kolaboratzaileak

Antolatzaileak