Aurkezpena

Autobus batean musikari bat jolasean dabil bere gitarrarekin taldeko gainerakoak lo dauden bitartean. Kameraren aurrean erretzen ari dela kantari batek paper zimurtu bat erakusten du azkena idatzi duen letrarekin. Siberiako herri goibel batean Moskuko emakume trapero bat taberna batean sartzen da. 19 urteko mutil batek kaxa bateko dozenaka kable manipulatzen ditu eta musika egiten du modularrekin. Orkestra bat lehendik inoiz entzun ez ditugun soinuak sortzen hasten da.

Ez gara aspertzen halako eszenekin. Ilustratu, irribarrea piztu, hunkitu egiten gaituzten sekuentziak eta istorioak sortzen dituzten eszenak direlako. Ez gara aspertzen genero honen alde apustu egiteaz, gero eta joriago ageri eta gero eta gauza gehiago kontatzeko gai delako. Musika dokumentalak zera hau baitu, haietan aurki ditzakegun sortzaileen amalgama hori, kameraren alde batera zein bestera. Eta batez ere, ez gara aspertzen zinera joateaz eta barruan biltzen duen musika bizi eta entzuteaz.

Aurten ere izango gara zuen zain Dock zine-aretoetan, kontzertuetan, festetan, elkarrizketetan. Zuen zain egongo gara Perfect Day-n, urteko dokumental gailenenekin eta sarituenekin, Paint it Black-en, Publiko Berrietan, Jaialdiko Elkarrizketetan, eta Dock Live-n: berriro emango da sail hau zinea eta zuzeneko musika elkar hartuta, berriz ere inoiz errepikatuko ez diren pieza efimeroak, bakanak sortzea lortu, eta guri eskaintzeko.

2020 gure hamahirugarren edizioa izango da. Edizio berri bat, aurten ere, hirira ekartzeko musika kontatzeko modu berriak eta kontatzeko moduak aldatzea lortzen duten musika berriak. Edizio honek, aurten ere, irribarrea piztuko dizue, hunkitu egingo zaituzte, baita harrituta utzi ere. Demagun orkestra bat bat-batean jotzen hasten dela zuen ondoan eta lehendik inoiz entzun ez zenuten soinuak entzuten dituzuela, ba, horrelakoa izango da aurtengo edizioa.

Ongi etorri Dock of the Bay-ra.