16.01. Osteguna

21:30 Trueba Zinemak 2

Felix in Wonderland

Marie Losier / Frantzia (2019 / 50’ / VOSE)

Erosi sarrerak

Pelikula paregabea Felix Kubinen eta KORG MS20ren musika-sorkuntza esperimentalari buruz: irratia, pop, abangoardiako musika, opera eta mikrofono bat... Musika buruan duela bizitzeari uzten ez dion artista baten erretratua.

Fitxa teknikoa

Marie Losier

Zuzendaria

Marie Losier

Marie Losier (Frantzia, 1976) zinegilea eta komisarioa da. 20 urtez New York hirian lan egin du, eta museoetan, galerietan, bienaletan eta festibaletan erakutsi izan ditu bere pelikulak eta bideoak. Abangoardiako zuzendarien, musikarien eta konpositoreen erretratu zinematografiko ugari egin ditu, besteren artean hauenak: Kuchar anaiak, Guy Maddin, Richard Foreman, Tony Conrad, Genesis P-Orridge, Alan Vega, Peter Hristoff eta Felix Kubin. Artista horien bizitza eta lana arakatzen dituzten filmak dira, kapritxosoak, poetikoak, onirikoak eta konbentzioetatik urrun.

Losierrek bere karreraren atzera begirako bat izan du MoMA NYen duela gutxi eta 2018ko azaroan bere film guztiak eskuratu ziren museoko artxiboetarako. Felix Kubin (Felix Kubin, Atomium Vertigo) konpositore eta musikari alemanari buruzko bere film luzea amaitu eta gero, ikus-entzunezkoen, arte plastikoen eta argazkilaritzaren eremuko erakusketak eta lanak egiten jarraitzen du.