15.01. Asteazkena
21:45 Trueba Zinemak 1
The rise of the synths
Iván Castell / Estatu Batuak, Espainia (2019 / 90’ / VOSE)
Erosi sarrerak
Bidaia bat denboran barrena, Synthwave izenez ezagun den musika eszenaren sustraietara: musika elektroniko modernoaren eta 80ko hamarkadako pop kulturarekiko nostalgiaren nahaste bat. Drive edo Stranger Thingsetik abiatuta eramango gaitu Tron, Blade Runner, Miami Vice eta beste hainbat film eta serietara. Mugimendu honek bere egiten ditu italo-disco, tecnopop, krautrock, heavy metal, Moroderren, Tangerine Dreamen soinu-bandak, edo Daft Punk eta Justice bezalako gertuagoko erreferenteak.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Iván Castell
- Urtea: 2019
- Herrialdea: Estatu Batuak, Espainia
- Iraupena: 90 min.
- Jatorrizko hizkutza: Ingelesa, Frantsesa, Gaztelaniaz
- Protagonistak: Perturbator, Carpenter Brut, Gunship, OGRE, Dance With The Dead, 80s Stallone, Holodeck Records…
- Kameralari: Beltrán García, Adrián Barcelona
- Editorea(k): Iván Castell
- Produktoreak: Ana Castañosa, Javier Moreno, Rebeca Villar
- Produkzio etxea: Castell & Moreno Films, 9ª Media Lab
Ivan Castell Zaragozako zuzendari eta editore bat da (Castell & Moreno ekoiztetxearen sortzaileetako bat). 2008an egin zuen bere debuta zuzendaritzan, Nave # 527 film laburrarekin, eta ikus-entzunezko merkatuetan aurkeztua izan zen, besteak beste Clermont-Ferrand-en (Frantzia). Pelikula fenomeno biral bat bilakatu zen eta inpaktu handia izan zuen hedabide nazionaletan. 2014an film luze dokumentalean estreinatu zen Trovadores pelikularekin: underground artisten karrera arakatzen duen filma, musikatik bizitzeko borrokan jarraitzen duten haiena.
Beti musikaren unibertsoari lotuta, bideoak ere egin ditu talde hauentzat: The Closers (King of Patio Records), Hankat (Sounds of Copenhagen Records), Grossomo- do (Rap Solo) eta Calavera (Doma Clásica).
Editore nagusia izan da Justi&Cia (2014) eta Muchos pedazos de algo (Malagako Zinemaldia, 2015) pelikuletan eta El precio de la risa (2017) dokumentalean.