15.01. Asteazkena

19:30 Trueba Zinemak 1

Niños somos todos

Sergi Cameron / Espainia (2019 / 93’ / VOSE)

Erosi sarrerak

El Niño de Elche-ren bidaia muturrera eramana, musikaren, soinuaren eta esperimentazioaren sakontasunetara, sorkuntza artistikoaren izaeraren bilaketa lan batean.

Fitxa teknikoa

Sergi Cameron

Zuzendaria

Sergi Cameron

Sergi Cameron zuzendaria eta ekoizlea da, Nanouk Films-eko zuzendaria, Entertainment&TV saileko zuzendari ohia PlayGround-en, eta unibertsitateko irakaslea. Bere opera prima “Bugarach”-ek FIPRESCI 2014 saria irabazi zuen eta nazioarteko zinemalditan hautatua izan zen, IDFA, HotDocs eta Visions du Réel-en, besteak beste. Bere film berriak, “Niños somos todos”-ek, Dokumental Nazional Onenaren saria irabazi du In-Edit Film Festival-en izan duen estreinaldian. Publizitateko kanpainak ere zuzendu ditu, besteren artean Grand Laus eta German Design Award sariak jasotakoak, baita film laburrak eta museoetako proiektuak ere, eta film hauek ekoiztu ditu: "Dead Slow Ahead" (Epaimahaiaren Sari Berezia Locarnon) eta “Alcaldessa” (Zilarrezko Biznaga zuzendari onenari Malagako Zinemaldian).