Nacho Vegas

Musikaria

Nacho Vegas

Nacho Vegasek, 90eko hamarkadaz geroztik hainbat taldetan jardunak, 2001ean hasi zuen bere ibilbidea bakarka. Orain artista gailenetakoa da estatuko eszenan eta, gainera, gero eta ospe handiagoa hartzen ari da Latinoamerikan. Bere lan berria, Violética (Marxophone, 2018), aldi berean kaleratu zen Espainian, Mexikon, Argentinan eta Txilen.

Literaturan eta zinean ere egin ditu sarraldiak, eta nabarmentzekoak dira bere poema eta kontakizun liburua Reanudación de las hostilidades (Espasa, 2017) eta Cantares de una revolución (Ramón Lluís Bande, 2018) musika dokumentalean izan duen partaidetza.

Nacho Vegas 2020an hasiko da lanean bere hurrengo diskoa kaleratzeko; Oso Polita zigiluak editatuko du.

Beste epaimahaiak