15.01. Asteazkena

21:00 Kutxa Kultur Kluba - Tabakalera

Joseba B. Lenoir + “Instroak Vol.3”

Larraitz Zuazo (2019 / 60’)

Erosi sarrerak

Joseba B. Lenoirrek musikaren arloan aurrera ateratzen dituen proiektu ugarien artean bada bat Berako musikariak bere buruari eskaintzen diona, ia lan unipertsonal bat izateraino.

Bere azken diskorako ‒Instroak Vol. 3 izenekoa‒ ‘Bai, Bagara’ dokumentalaren soinu-banda konposatzen jardun du. Larraitz Zuazo da dokumentalaren zuzendaria eta Iñaki Goirizelaiak asmatua da, zeinak Estatu Batuetan barrena bidaiatu eta euskal jatorria duten biztanleak elkarrizketatu zituen.

Joseba B. Lenoirren proposamen berriak uztartu egiten ditu musika eta irudia. Izan ere, zuzeneko emanaldietan, kantak jotzera mugatu baino nahastu egingo ditu proiekzioekin, dokumentalean bildutako artxiboko irudietatik abiatuta sortutakoekin.

Irudiek duela hamarkada batzuetako Estatu Batuetara eramango gaituzte eta hala ikusi ahal izango ditugu euskaldunak nola saiatzen ziren euren ohiturei eusten folklorearen bidez, edo besterik gabe bizirauten ahalegintzen euren etxetik urrun zeuden lur haietan.

Joseba B. Lenoir

Joseba B. Lenoir

Joseba Baleztena musikaria definitzeko erarik egokiena ipurterrea izango litzateke. Beran hasi eta hezi zen musikari gisa, eta veste hainbatekin batera, herriko harrobi amaiezin horren adierazle bihurtu zen.

Rock’n’roll garratzenetik abiatuta veste hainbat soinu eta estilo landu eta garatu ditu bere ibilbidean; bidelagun izan dituen musikarietatik asko ikasteko aukera izan du. Sexty Sexers, Sumisión City Blues eta Willis Drummond talde rockeroetatik pasa eta gero, 2011an abiatu zuen bakarkako ibilbidean doinu instrumentalak, esperimentazioa, hots elektriko ilunagoak eta rock kantugintza uztartu ditu. Azken urtean zinemarako musika jorratzen aritu da eta diskoen ekoizpen artistikoan ere murgilduta dabil.

Larraitz Zuazo

Larraitz Zuazo

Muntaia artea iruditu zitzaidan Ikusentzunezko Komunikazioa ikasten hasi nintzenean. Batez ere musikarekin nahasten denean, zoragarria iruditzen zait zer lortu daitekeen. Edizioaren teknikak erakarrita, mundu honetan murgilduta ibili naiz EHUko unibertsitatean ikasketak bukatu nituenetik. Editore eta errealizadore lanetan pozarren ibili naiz azken 15 urteotan. Gainera, azken aldian dokumentalgintzara bideratu dut nire lana. Asko aberastu nauten 4 dokumental zuzendu (eta montatu!) ostean, nire bizitzako proiektu garrantzitsuenetako bat prestatzen ari naiz: Dokumentalaren lengoaia eta musika uztartuko dituen filma, Itoiz taldearen historia dela hizpide. Aldi berean, BEGIRA izeneko proiektu bat bideratu dut neure kontura. Ikusentzunezko eduki berritzaileak sortzen dituen ekoiztetxea, proiektu bakoitzaren beharrizanetara moldatuz. Bestalde, urteetan lan hauek unibertsitateko irakaskuntzarekin uztartu ditut: EHUko Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultatean irakasle lanetan eta baita edizio eta postprodukzio lanak erakusten irakasleentzako formakuntzan.