18/06. Asteartea

21:00 Trueba Zinemak 1

Teaches of Peaches

Philipp Fussenegger, Judy Landkammer (Alemania - 2024 - 102’ - VOSE - Espainiako estreinaldia)

Erosi sarrerak

2022. urtean "The Teaches of Peaches" lanaren urteurrenaren biran filmatutako dokumentala da; bertan, Merrill Nisker kanadarrak Peaches potentzia kultural bihurtu arte bizi izan duen bilakaera jasotzen da, artxiboko altxor esklusiboak eta birako irudiak uztartuta. Ikuskizunaren hastapenekin hasi, entsegu zorrotzekin jarraitu eta zuzeneko emanaldi zirraragarriekin bukatu, mundu osoan maitatua eta ezaguna den ikono honek zuzendutako biraren barne-mekanismoen ikuspegi sakona eskaintzen da filmean. Musikari, ekoizle, zuzendari eta artista feminista den aldetik, Peachesek bi hamarkada baino gehiago eman ditu genero-estereotipoei aurre egiten, musika-industriaren eta poparen estandarte bihurtuta. Hain originala izaki, gizartearen arauak zalantzan jarri ditu, estereotipoak desmuntatu ditu eta botere-egitura patriarkalei erronka jo die. Bere grazia garratzarekin, LGBTQIA+ kolektiboaren eskubideak defendatzen ditu, eta generoaren eta sexu-identitatearen gaiak lantzen ditu, pop kulturan bere marka utziz.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Philipp Fussenegger, Judy Landkammer
  • Urtea: 2024
  • Herrialdea: Alemania
  • Iraupena: 102 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa, Alemaniarra