14/06-14/07

Santa Teresa Komentua KMK

Erakusketa: "Janela"

Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora begira

Erakusketa hau "leiho" txiki bat da, Berri Txarrak taldeko lider Gorka Urbizuk bakarka atera duen lehen lanaren, Hasiera Bat diskoaren sortze-prozesua eta lehen kontzertuak ezagutzeko leihoa. Ibai Arrietaren argazkien eta Alexander Cabeza Trigg zinemagilearen ikus-entzunezko piezen bitartez, Teatre de Ca l'Eril (Guissona, Lleida) grabazio-estudioan bizi izandako intimitate handiko uneak ikus ditzakegu, baita taldearen une magikoak ere, musika hori zuzenean lehen aldiz jotzen.