Palmaresa
Dock of the Bay 2024 film luze onena: "Omar and Cedric. If this ever gets weird", Nicolas Jack Davies
Harcorearen eta punkaren kanonaren alternatiba bat entseatzeagatik, eta egiten dugun horretan nor garen txertatzeagatik.
Dock of the Bay 2024 epaimahaiaren aipamen berezia: "Fernanda y Bernarda", Rocío Martín
Flamenkoaren historia beste ikuspegi batetik ulertzen laguntzen diguten bi emakume nabarmentzeagatik.
Dock of the Bay 2024 film labur onena: "Punkaren beste Aldea", Jaione Martínez Saez de Maturana, Ane Garai Arrieta, Maialen Oleaga Nuño
Sari hau aho batez eman diogu film honi, zuzendarien begirada arretatsuagatik eta haien entzuteko gaitasunagatik nabarmentzen delako. Lehen planoan jarri beharrik gabe, eta umiltasun ariketa baten bidez, ikuslearengan arrastoa uzten duen istorio bat kontatzea lortu dute. Eta, adi, modurik onenean egin dute hori dena: estetika zinematografikoa (bisuala, soinuzkoa eta muntaiarena) modu espresiboan erabiliz. Azken batean, sari hau ez diogu eman itxuraz umorezkoa den film bati, baizik eta erabateko maitasunezko film bati.
Film luzeak Dock of the Bay 2024: "Teaches of Peaches"
Ikusle laburren saria Dock of the Bay 2024: "Punkaren beste aldea"