20/06. Osteguna

21:00 Trueba Zinemak 1

Omar and Cedric: If This Ever Gets Weird

Nicolas Jack Davies (Alemania, Erresuma Batua - 2023 - 127’ - VOSE - Espainiako estreinaldia)

Erosi sarrerak

“Halako batean hau arrotz bihurtzen bada, agindu iezadazu gelditu gaitezkeela, ez baitago ezer inportanteagorik zu maitatzea baino”. Horixe esan zion Omar Rodriguez-Lópezek bere haurtzaroko lagun Cedric Bixler-Zavalari 2000ko urtarrilean, haien bizitzak betiko aldatuko zituen album iraultzailea grabatu aurretik. Hamarkada batez itun horri leial izan ziren, engainu, zientziologia, heriotza eta traizioaren zurrunbilo batean hautsi zen arte. Hurrengo hamar urteak zauri horiek sendatu nahian igaro ziren. Omar Rodriguez-Lópezen eta Cedric Bixler-Zavalaren (At the Drive-In / The Mars Volta) arteko harreman artistikoari eta pertsonalari buruzko film dokumentala da hau. Bi etorkin bazterturen historia ere bada, munduan haien lekua sortzeko nahiarena. Omar Rodriguez-Lópezek azken 40 urteetan ehunka orduz filmatutako irudi intimoak dira ia osorik, eta bikoaren bidaia bizi eta sakona kontatzen du adiskidetasun, anaitasun, maitasun, ospe, norberaren ezagutza eta sakrifizioan barrena. Berdinik ez duen historia honetan, aurrez aurre jarri dira arrakasta, adikzioa, heriotza, dolua, tragedia, traizioa, barkamena eta erredentzioa. Bizi osoko adiskidetasun harreman baten erretratu intimoa, eta munduari begirada bat ikuspegi sortzaile eta guztiz berri batetik.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Nicolas Jack Davies
  • Urtea: 2023
  • Herrialdea: Alemania, Erresuma Batua
  • Iraupena: 127 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa