21/06. Ostirala

19:00 Trueba Zinemak 1

Generación Lagartija

César Martínez Herrada (Espainia - 2024 - 86’ - VO - Euskadiko estreinaldia)

Erosi sarrerak

Lagartija Nick, Granadako rock talde txalotua, Antonio Arias, Juan Codorníu, JJ Machuca eta Eric Jiménezek osatu zuten. Orain, berriro itzuli dira oso atsegin duten gai baten mamiarekin osatutako disko berri batekin: 27ko belaunaldiko artea eta artistak. 1991n sortu zenetik, Granadakoen diskografia berrikuntzaren, eraberritzearen eta, batez ere, Ariasi eta bere anaia Jesusi horrenbeste eragin zieten maisuei omenaldia egitearen ingurukoa izan da. Azken bi hamarkadetan, puzzlearen bi pieza aurkeztu dizkigute: Lorcaren lanean oinarritutako album bat, Omega, eta Val del Omarri eskainitakoa, izenburu berekoa. Orain, hogeita hamar urtetik gora geroago, lau kideak elkartu egin dira El perro andaluz izeneko beren azken albuma (Luis Buñuelen poema bilduma ia ezezagunean oinarritua) sortzeko prozesu osoan gida gaitzaten, Albaceteko zinema jaialdian jaio zenetik kontzertu bira berrienera arte. Hala ere, istorioa askoz haratago doa. Taldeak gure kulturako pertsona txalotu eta maitatuekin duen lotura aztertuko du dokumental honek; hain zuzen, pertsona horiek maitasunez aukeratu ditu taldeak, aspaldian ahaztuta gera zitekeena akordez adierazteko. Ikuskizun surrealista, oniriko eta oroigarri batek Lagartija Nicken oraina 27ko belaunaldiaren bizitza eta obrarekin lotzen du, argazkiaren, soinuaren, zinemaren eta, noski, musikaren bidez. Denak bat egiten du eta dena lotzen da rock eta poesiaren erritmoan Generación Lagartijan.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: César Martínez Herrada
  • Urtea: 2024
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 86 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz