20/06. Osteguna

19:00 Trueba Zinemak 1

Fernanda y Bernarda

Rocío Martín (Espainia - 2023 - 83’ - VO - Euskadiko estreinaldia)

Erosi sarrerak

Fernanda soleá estiloan eta Bernarda bulería erritmoan, ahizpa banaezin hauek inoiz izan diren flamenko kantari handienetako bi izan ziren, cante jondo ijitoaren ordezkariak. Dokumentalean Utreratik Madrilera bidaiatzen da (horrek familiari ekarri zion zauri emozionalarekin), eta handik New Yorkeko 1964ko Munduko Azokara eta Pariseko agertoki handietara. Eta argudiatzen du zergatik duen zentzu osoa Andaluziako Aretha Franklin eta Billie Holidaytzat hartzeak. Camaronek ere bazekien parranda flamenko batean garaiezinak zirela.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Rocío Martín
  • Urtea: 2023
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 83 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz