20/06. Osteguna

19:00 Tabakalera Zinema

Ressonàncies (d’una música callada)

Xavier Esteban (Espainia - 2023 - 19’ - VOSE - Euskadiko estreinaldia)

Erosi sarrerak

Ayako Bartzelonan bizi den japoniarra da, eta bere herrialdeko turista batzuk gidatu ditu Frederic Mompou musikagile eta pianista katalanaren apartamentu zaharrean barrena. Hiriko atmosferan murgilduta, Mompouren musikak antzinako oroitzapenak piztu ditu Ayakorengan, unibertsoko lehen xuxurlak bezain urrunekoak. Musikagilearen konposizioen harmonia isilak etxean sentiarazten du Ayako. Zein da etxekotasun horren misterioa? Ikerketa zinematografiko honetan, Ayako musikarekin eta espazioarekin lotzen duten erresonantzietan murgilduko gara, eta denbora eta kultura mugak gainditzen dituen bidaia sentsorial bat ehunduko dugu. Mompouren notetan ezkutatutako magia bizirik dago, ikusizko esplorazio generatibo baten bidez, eta bidaia introspektibo batean murgilaraziko gaitu, Bartzelonako apartamentu batetik kosmosaren soinu bazterretaraino.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Xavier Esteban
  • Urtea: 2023
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 19 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Japoniarra