20/06. Osteguna

19:00 Tabakalera Zinema

Punkaren beste aldea

"Perlata" Jaione Martínez Saez de Maturana, Ane Garai Arrieta, Maialen Oleaga Nuño (Espainia - 2023 - 29’ - VOSE - Nazioarteko estreinaldia - Opera prima)

Erosi sarrerak

Jesusi Etxebarria 80 urteko emakume Arrasatearra da, elegantzia bereziduna. Ahizpa, laguna eta musika irakaslea. Arrasateko punk eszena ezaguna da herrian zein nazioartean eta Jesusik eskaini dio bere aletxoa, bere arima, eszena honi, baina nolabait bere ekarpena itzalean gelditu da. Beste kasu askotan bezala, kontakizun honetan ere punkak eta transgresioak emakume izena du, bide asko argitu ditu gerizpe horretatik. Perlata musika talde Arrasatearrak, dokumental biografiko hau egin nahi izan du bere ibilbide eta ekarpena argitara ekartezko, itzaleko historio hau lehen lerroan jartzeko. Jarrera eta pasioa, ez da gehiago behar norberak bere bidea eraikitzeko. Punkak ez du inposatutako arau eta patroi sozialez ulertzen eta Jesusik ezta ere. Musika da bere pasioa era bere bidea bakarra eta autentikoa.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: "Perlata" Jaione Martínez Saez de Maturana, Ane Garai Arrieta, Maialen Oleaga Nuño
  • Urtea: 2023
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 29 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Euskera