18/06. Asteartea

19:00 Trueba Zinemak 1

Good For The Soul

Dean Chalkley (Erresuma Batua - 2023 - 4’ - VOSE - Europako estreinaldia)

Erosi sarrerak

Good For The Soul filmak Northern Soularen erritmoan dantzatzearen poza ospatzen du. Film labur honek musikaren izaera emozional eta katartikoarekin konektatzen du. Dantza mugimenduak Durassie Kianganguk egiten ditu. Eta soinu bandan Tobi Lark-en True True Love abestiko erritmoak eta ahotsak ageri dira. Horrela, bihotz erritmoa bizkortzen duten dantza mugimenduak eta soinuak fusionatzen dira. “50 Years On The Soul Stays Strong” erakusketan aurkeztu zen filma; Wiganeko kasinoko 1973ko lehen Allnighters-en urteurrena ospatzeko erakusketa da hori.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Dean Chalkley
  • Urtea: 2023
  • Herrialdea: Erresuma Batua
  • Iraupena: 4 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa