20/06. Osteguna
19:00 Tabakalera Zinema
F. (Barranco, el regreso de la Filoxera)
Pol Crosas, Domenec Miralles (Espainia - 2023 - 19’ - VO - Nazioarteko estreinaldia)
Barranco Fest 2012ko uztailean egin zen lehen aldiz, Fiteron (Nafarroa). Ebroko Erriberako herri txiki horretan inoiz ez zen ezer gertatzen, eta inguru hartan ohikoa ez zen zerbait sortu nahi izan zuen Barranco Kultura Elkarteak. Lehen edizio hartan bertako artistak bildu ziren, eta gerora Barranco Fest hazten joan zen, estatuko eta nazioarteko musikari onenak bilduz. Fitero ezagutzen ez zuten ehunka bisitari erakartzen zituen udaro, jaialdiaren berri izan eta oso gozagarria zela entzun zutelako. Filoxera bezala, jaialdien ohiko formatutik haratago hedatzen zen gozamena, jarduera gastronomikoak eta kulturalak barne. Eta hori dena bertakoen lankidetza espirituari esker, espazio komunak (igerilekuak, antzokia, zistertar monasterioa edo zezen plaza) uzten baitzituzten inolako irabazi asmorik gabe. Mahasti artean dagoen herri txiki horretan, gauza magikoak eta errepikaezinak gertatu ziren. Pieza honek Barrancoren errealitatea fikzionalizatzen du, galdera honen bidez: Zer itxura izango luke XIX. mendeko filoxera izurriak 2023ko Fiteron?