Virginia García del Pino

Virginia García del Pino

Bartzelona (1966). Zuzendaria, ikus-entzunezko artista eta irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumentalen Masterrean. “Espainiako beste zinema” delakoaren parte da, eta zinegile gisa hasi zen bertan. Film labur ugariz gain, 3 film luze egin ditu: El Jurado (2012), La 10ª carta (2014), Donostiako Zinemaldian estreinatua, eta La estafa del amor (2023), berriki “Los trabajos y las noches” jaialdian saritua. Besteak beste, MNCARS, IVAM, CCCB eta Tate Gallery-n egon dira ikusgai bere bideo-sorkuntzak. Gaur egun, Euskadiko emakumezko zuzendari berriei laguntzen dien NOKA programako tutorea da.