Jorge Tur Moltó

Jorge Tur Moltó

Zinemagilea da, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Sormenezko Dokumentalaren Teoria eta Praktika Masterreko irakaslea eta koordinatzailea. Psikologian graduatua da, eta maisutzako ikasketak ditu Sormenezko Dokumentalean. Bere lanak hainbat jaialditan ikusi dira, hala nola Bafici, Doclisboa, Visions Du Réel, Festival dei Popoli, Taiwan International Documentary Festival, Fidocs, Documenta Madrid eta Alcances jaialdietan. Beste erakusketa batzuetan ere parte hartu du, hala nola “D-Generación: experiencias subterráneas de la no ficción española” eta “Apología/Antología” erakusketetan. Azken horrek Espainiako 50 urteko bideo sorkuntza errepasatzen du. Era berean, Kolonbiako Fondo para el Desarrollo Cinematográfico-ren (Proimágenes Colombia) proiektu idazketarako dirulaguntzak ematen dituen batzordeko kide izan da, baita Hangarrekin eta Cervantes Institutuarekin lankidetzan Hamacak abiarazitako Contrapicada deialdian ere parte hartu du. Bere Dime quién era Sanchicorrota filmak irabazi zuen Punto de Vista Jaialdiko X-Films deialdia. Beste batzuen artean, Dokumental Onenaren saria irabazi du lan horrek Tolosako (Frantzia) Cinespaña Jaialdian, eta New Yorkeko The Film Society of Lincoln Center-en proiektatutako La última risa: una historia alternativa de la comedia española zikloan parte hartu du. Gainera, psikologo gisa lan egin du, eta ikus-entzunezko tailer bateko arduradun izan da egoitza psikiatriko batean. Epaile izan da jaialdi hauetan, besteak beste: Atenas, Malaga, Cali eta Las Palmas Kanaria Handikoan, X-Films Punto de Vista, Široki Brijeg, Alcances, Dock Of The Bay eta L’Alternativa.