Antonio Arias

Antonio Arias

Antonio Arias Solana (1965) musikaria, abeslaria eta kantagilea da. Hamasei urte zituela, 1982an, Granadako 091 taldean sartu zen, eta hiru disko kaleratu zituen haiekin. 1990ean bere banda sortu zuen, Lagartija Nick, eta 15 disko argitaratu ditu harekin. Besteak beste, azpimarratzekoak dira Omega (1996), Enrique Morenterekin elkarlanean egindakoa, eta El perro andaluz(Montgrí, 2023), Luis Buñuelen poema bildumari buruzkoa. 2009an, Astronomiaren Nazioarteko Urtea, bakarkako lehen diskoa argitaratu zuen, Multiverso izenekoa. Eta Multiverso II (zientziaren soleá-tik hilezkortasunaren fisikara) gehitu zion 2013an, eta Multiverso III 2015ean. Poesia astronomikoari eta dibulgazio zientifikoari eskainitako lanak dira. 2021ean, bere proiekturik handiena abiarazi zuen: Hello Earth / Hola Tierra. Alfred Worden (Apollo XV) astronautaren poema bilduman oinarritua, ingelesez eta gaztelaniaz idatzitako abestiz osatutako disko-liburua da, eta IAA-CSIC eta Cervantes Institutua erakundeen lankidetzari esker argitaratu zen 2023an Óscar Cabreraren En el satélite de Lagartija Nick, conversaciones con Antonio Arias liburua argitaratu zuen Muzikaliak, eta Mawlid taldearen lehen singlea, Hora primera, argitaratu zen. Andalustar folk musika egiten duen talde horretan dihardu Antonio Arias, Fandila taldeko Ramón Rodríguezekin batera, eta Ibn al Jatib-en olerkiak ditu oinarri, Arabiako eta Granadako musikekin nahastuta.