22/06. Larunbata
19:00 Antzoki Zaharra
Franco Battiato. La voce del padrone
Marco Spagnoli (Italia - 2022 - 97’ - VOSE - Euskadiko estreinaldia)
Bidaia bat Italiako iparraldetik hegoaldera, Franco Battiatoren historia eta pop kulturan izan zuen eragina kontatzeko. “La voce del padrone” milioi bat kopia baino gehiago saldu zituen Italiako lehen diskoa izan zen, 1982an. Battiato 2021ean hil zen, eta haren aspaldiko lagun Stefano Senardi musika ekoizleak bidaia misteriotsu bati ekin dio orain, Battiato Italia iparraldetik hegoaldera bilatzeko; Battiatoren bizileku izan zen Milandik laneko leku izan zuen Erromaraino eta jaioterri izan zuen Siziliaraino.