19/06. Asteazkena
19:00 Tabakalera Zinema
La estafa del amor
Virginia García del Pino (Espainia - 2023 - 73’ - VO - Euskadiko estreinaldia)
Iruzur egiteko asmoz emakumeak maitemintzen zituen gizon bati buruzko film baten gidoia irakurtzeko eskatu genion jende multzo bati. Gidoiaren irakurketan aurrera egin ahala, jendea bere historia propioetan murgiltzen hasi zen. Dena zuzenean grabatu zen. Biltzar moduko bat izan da emaitza, maitasun erromantikoaren idealari eta gizonengan eta emakumeengan duen eragin apartekoari (eta agian ez positiboari) buruzkoa. Baina La estafa del amor filmak zalantzan jartzen ditu, halaber, ekintza zinematografikoa bera, haren eragiteko gaitasuna eta irudikapena, filmak egiteko beharra eta hedabideek –zinema, telebista, sareak, eta abar– gure maitatzeko moduak konfiguratzeko eta diseinatzeko duten muturreko modua eta horrek dituen ondorio emozional, fisiko, sozial eta politikoak.