19/06. Asteazkena

21:00 Kutxa Fundazioa Kluba - Tabakalera

Diego Vasallo. "Malo ni bueno"

Kontzertua

Erosi sarrerak

1984an Duncan Dhu musika-taldea sortu zuen Mikel Erentxun eta Juan Ramón Vilesekin batera. Talde horrekin bederatzi disko grabatu ditu eta kontzertu-birak egiten ibili da hogei urtetik gora. 1997an bakarkako ibilbideari ekin zion bere izen propioarekin, eta orain artean hamar disko argitaratu ditu. Bakarkako ibilbide horretan, Vasalloren musikak bereizgarri du soinu-introspekzioaren bilaketa eta abestietako testuen pisu handiagoa; folk, blues eta rock-and-roll musikaren sonoritatea literarioagoa den unibertso pertsonal batera hurbilduz. "Malo ni bueno" Diego Vasalloren hamargarren diskoa da; berak eta Fer Garcíak ekoitzitako lana, Greenfarm eta Garate estudioetan grabatua Kaki Arkarazorekin eta Estanis Elorzak masterizatua Doctor Masteringen. EPa bost abesti luzez osatuta dago. Abesti horien testuek aurrera egiten dute eta ez dira eteten, berekin herrestan eramanez urteen joanak uzten digun ezjakintasunaren, ziurgabetasunaren, erruaren eta irrikaren zama guztia, sukaldeko tiradera zahar batean gordetzen ditugun ezin erabilizko objektuen antzera. Vasalloren hitzetan, galdutako abestiak dira; ekaitz-gau batean kometen antzera askatzeko egokiak. “Nebulosaren testurak eta kadentzia elektrikoek ertzetara seinalatzen duten soinu-paisaiak eusten dituzte, rockaren uretako ibilgu estuenetatik irteten saiatuz, batzuetan hortzak erakusteko, eta, bestetan, apurtutako, putzuz betetako, anbiguoa den lirismo baten itsasaldi ilunek kulunkatu dezaten utziz. Betaurreko zikinekin atzera begiratzea bezala”, dio. Nebulosaren testurak eta kadentzia elektrikoek ertzetara seinalatzen duten soinu-paisaiei eusten diete, rockaren uretako ibilgu estuenetatik irteten saiatuz, batzuetan hortzak erakusteko, eta, bestetan, apurtutako, putzuz betetako, anbiguoa den lirismo baten itsasaldi ilunek kulunkatu dezaten utziz. Betaurreko zikinekin atzera begiratzea bezala.