Dock Of The Bay elkarrizketak

Dock of the Bay 2021 Elkarrizketak, zinearen eta musikaren eremuko hainbat gonbidaturekin solasaldian aritzeko gune bat da. Gune atsegin eta hurbil bat, non, ordu eta erdiz, proposamenak entzuteaz gain zuzenean hitz egin ahal izando dugu haiekin. Bi egun, bi elkarrizketa.

Interesgarria sektoreko (zinea, bideoa, musika) profesionala bazara edo ikaslea bazara. Baita jakin-mina duten zinezale eta musikazale ororentzat ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirola Departamentuaren babesari.

Nostalgiari buruz: zinema eta musika iraganarekin eta iraganaren aurka

Mark Fisherren lana ikus-entzunezkoen ekosisteman sartu zenean –orain dela urte asko–, halabeharrez planteatu behar izan genituen gure iraganarekin lotutako era askotako inkognitak: Gure filmak dagoeneko iraungita dagoen Historia batean ainguratuegi al daude? Nostalgia hutsagatik joaten al gara zinema-aretoetara, edo oraindik gai gara irudi mota berrien itxaropena izateko? Funtsean: Filmek nolabaiteko etorkizun positiboa imajinatzen laguntzen al digute edo, aitzitik, 50eko eta 80ko hamarraldietako superheroien, remake-en, keinuen eta soinuen artean erdi lo egonarazten gaituzte?

Azkeneko urteetako kultura-azterketetan Hauntologia modu indartsuan sartu da, hain zuzen ere, Nostalgia alde guztietan gailentzen dela dirudienean: jarrera politikoak, estetikoak, identitarioak. Soinu garaikide, tipografia eta diseinu ugari menderatzen ditu. Egi-ondokoaren ahizpa bikia bailitzan, Nostalgia gozagarri negatiboa izan daiteke, gorputzaren, identitatearen eta irudiaren gure ikusmoldeak astintzen dituzten krisien aurrean erdi lo egonarazten gaituena. Nostalgia, baina, kontatu ez diren istorioen oroitzapenera, mendeko ahotsetara edo bazterretan dauden eta gaur lehen aldiz ikus-entzunezko gehienen diskurtsoetan hitz egiteko aukera duten komunitateetara iristeko bidea irekiko duen atea ere izan daiteke Nostalgia.

Dock of the Bay elkarrizketen aurtengo edizioan, elkarrekin hausnartu nahi dugu Nostalgiaren presentziari eta iraganarekin dugun harremanari buruz: Nola imajinatzen du etorkizuna zinema garaikideak, etorkizunaz pentsatzen badu behintzat? Ze erronka planteatzen ditu, eta nola hurbiltzen dira istorioak erronka horietara? Zein da baterako bidea zinemak, musikak, literaturak, pentsamenduak partekatzen dituzten identitateen lurraldean?

Programa

Aarón Rodríguez

Koordinatzailea

Aarón Rodríguez

Doktorea da Ikus-entzunezko Komunikazioan (Madrilgo Europar Unibertsitatea), Filosofiako graduduna (UHUN), masterra dauka Zinematografiaren Historian eta Estetikan (Valladolideko Unibertsitatea) eta Komunikazioko Joera Berrietan eta Berrikuntza Prozesuetan (Jaume I. Unibertsitatea, Castelló). 2006az gero, irakaslea izan da Espainiako hainbat unibertsitatetan, eta honako irakasgai hauek irakatsi ditu: Kontakizun Zinematografikoa, Irudiaren Analisia eta Literatura eta Zinema. Zinemaren Historialarien Espainiako Elkarteko, Testu Analisirako Trama&Fondo Elkarteko eta adComunica Elkarteko kidea ere bada. Gaur egun, Jaume I. Unibertsitatean dihardu ikerkuntzan eta irakaskuntzan.