Dock of the Bay 2023, 16 urteko etengabeko bilakaera

Beste edizio bat, musikaren, zinemaren eta pertsonen arteko elkarguneak arakatzen. Beste edizio bat, esperientziak partekatzen. Beste edizio bat, gure eserlekuetatik emozioz dantza eta txalo egiten. Gailentzen ari diren talentu berriak ezagutuko ditugu, ikusmirak hedatu, eta geure pertzepzioak desafiatuko ditugu.

Urte hauetan guztietan, panorama zinematografikoaren eraldaketa eta exijentzietara egokituko den jaialdi bihurtzen lan egin dugu, betiere geure esentziari eta hiriarekin eta publikoarekin dugun konpromisoari eutsiz. Hamaseigarren edizio hau, aldaketarako eta hausnarketarako motor gisa, zinemaren eta musikaren inguruko elkargune eta elkarrizketarako gune izan nahi duen plataforma bat eskaintzeko etengabeko esfortzuaren emaitza da.

Hamaseigarren edizio honetan ere, kalitatezko zinema independente baten aldeko apustua egiten jarraituko dugu. Egitarau argitaragabea eskaintzen, eta sortzaileen eta ikusleen arteko elkarrizketa sustatzen. Inklusioarekin eta aniztasunarekin konprometituta gaude, hausnarketarako espazioak ireki eta mundura hurbiltzearekin. Gainera, gure ingurunearekiko errespetuzko jaialdia egiten saiatuko gara, mantsoa eta hurbilekoa. Alderdi humanoa izango duen jaialdia, non pertsonak izango diren ekitaldi guztien neurria.

Presta zaitezte, aurten ere musika-mundu harrigarri eta hunkigarri berrietan murgil gaitezen. Ongietorri, beste urte batez, Dock of the Bay jaialdira.

Dock of the Bay, 16 urtez: Zinemarekin eta musikarekin, hiriarekin eta komunitatearekin, unibertso eta istorioekin, hausnarketa eta analisiekin, emozio eta elkarrizketekin, elkartze eta txaloekin, dantza eta solasaldiekin, narratibekin eta talentuarekin, nortasunekin eta erronkekin,erritmoekin eta harridurekin, melodiekin eta estreinaldiekin, inspirazioarekin eta erresilientziarekin.