03/05. Asteazkena

19:00 KM Kulturunea

Elkarrizketa #1. Nostalgiari buruz: zinema eta musika iraganarekin eta iraganaren aurka

Felipe Rodríguez, Isabel Fernandez, Laia Quilez

Felipe Rodríguez

Felipe Rodríguez

Kultura-kritikaria eta -dibulgatzailea, herri-kulturan espezializatua dagoena, ECAM zinema-eskolako Kritikako Masterreko irakaslea, eta Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Gaur egun, aldizka idazten du espezializatutako komunikabideetan, hala nola Caiman Cuadernos de Cine, Cinemania, Nuebo eta Inverse aldizkarietan. Noizean behin, Espainiako Filmotekarekin eta Cineteca espazioarekin kolaboratzen du, mahai-inguruak, zikloak, aurkezpenak edo komisariotzak prestatzen, eta epaimahaikide izan da hainbat jaialditan, hala nola SEFF, IBAFF eta Aguilar Film Festival jaialdietan. Garai batean, aldizkari espezializatuetan ere kolaboratzen zuen, hala nola Revista Mutaciones, El Pajaro Burlon eta Redrum Blog de Cine komunikabideetan.

Isabel Fernández

Isabel Fernández

Euskal konposatzaile eta ekoizlea da (Bilbo, 1979), eta hamar bat disko editatu du Europan, Amerikako Estatu Batuetan eta Japonian. Soinu-banden idazlea eta Charades eta Aries taldeen sortzailea da Isabel, eta Aida Torresekin batera argitaratzen du gaur egun bere musika, Magia Bruta izenarekin (Foehn, 2022). Playstation eta Nintendorako, dokumentaletarako, iragarkietarako (Loewe, Kenzo eta Stella McCartney, besteak beste) soinu-bandak konposatu ditu, eta bere ahotsa jarri du Cartoon Network etxearen Manzana y Cebolleta eta Hora de Aventuras marrazki bizidunetan. Humanitate Zientzietan lizentziaduna da, eta Kultura Kudeaketako Masterra egin zuen Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. Hainbat argitalpen eta fanzine ere ekoiztu du. Horien hautapen batekin sortu zuen bere lehenengo liburua, Un Rayo Ultravioleta, 2015ean argitaratu zuena. 2022an argitaratu zuen bigarren liburua, Trance Secreto (Sirimiri argitaletxea, 2022), poema-bilduma bat, collage sorta txiki bat ere jasotzen duena.

Laia Quilez

Laia Quilez

Ikus-entzunezkoen Komunikazioan eta Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan lizentziaduna, Komunikazioan Doktorea, eta Rovira i Virgili Unibertsitateko (Tarragona) Komunikazio Ikasketen Departamentuko irakasle agregatua eta zuzendaria da. ASTERISC agentziako kidea da, eta Argentinako azkeneko diktadura militarreko, Espainiako gerra zibileko eta frankismoko memoriaren eta post-memoriaren ikus-entzunezko narratiben azterketan zentratzen da bere ikerketa-ildoa. Genero-ikuspegiko zinema dokumentalari buruzko ikerketak ere egin ditu. “Memorias en segundo grado: posmemoria de la Guerra Civil, el franquismo y la Transición Democrática en la España Contemporánea” (MINECO, 2014-2016, CSO2013-41594-P) eta “Articulaciones del género en el documental español: una perspectiva interseccional” (MICIU, 2019-2022, PGC2018-097966-B-I00) proiektuetako ikertzaile nagusia izan da. 2017an, Posmemoria de la Guerra civil y el franquismo. Narrativas audiovisuales y producciones culturales en el siglo XXI (Ed. Comares) liburua editatu zuen, beste batzuekin batera.