Ziggy Stardust and the Spiders from Mars

Larunbata 16 - 17:30 Antzoki Zaharra

D. A. Pennebaker - 87' - Estatu Batuak

Itzuli

1973. urteko uztailaren 3a gau mitikoa izan zen. Egun horretan Ziggy Stardunt-en azken kontzertua ospatu zen, Aladin Sanen-en biraren azken gauan. Pennerbaber-en kamerak beti aldaketak dokumentatzen ditu eta “Ziggy Stardust & The Spiders from Mars” ez da salbuespena. Glam hil zuten eguna ikusiko dugu eta Bowie-k tranpolinera igo zen amildegitik salto egiteko. Bowiek zerbait atzean uzten duenean ez du malkorik botatzen. Bowierentzat pop-en kontzeptu modernista eta futurista zera da: zelai berrietara iristeko makina. Filmak Bowieren zale batek ikusi nahi duen guztia erakusten du: abesti ezagunagoen zerrenda (“Chance”, “Space Oddity”, “Sufragette City”, “Rock´n´roll Suicide”), hain ezagunak ez direnak (“Wild Eyed Boy From Freecloud/”All The Young Dudes/”Oh! You Pretty Thigs”, Stones-en “Let´s Spend The Night Together”-en bertsioa, Welvet Underground-en “ White Light/White Heat) eta makilaje piloa. Film bikaina, non Bowie bere momentu androgino, enigmatiko eta hoberenean agertzen zaigu.

5 € - Erosi sarrerak

Zuzendaria: D. A. Pennebaker
Urtea: 1973
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 87 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: David Bowie, Mick Ronson, Trevor Bolder, Mick 'Woody' Woodmansey, Angela Bowie, Ringo Starr