Dock Of The Bay 2016 - 9. edizioa

Urtarrilaren 9tik 16ra - Antzoki Zaharra & Trueba Zinemak

Dock of the Bay - Donostiako Musika Dokumentalen Nazioarteko Jaialdia - da Espainian ekitaldi zinematografikoen urteko egutegia irekitzen duen lehen zinema jaialdia. Dock of the Bay jaialdiak zortzi edizio izan ondoren, genero horren baitako erreferente bihurtu da Europa mailan. Halaber, Donostian kultur ekitaldi garrantzitsua da, eta batik bat, musika dokumentalen zinemaren arloan topagunea, aurkezpen gunea eta erakusketa gunea izatea du xede.

Zinemaren eta musikaren zaleen talde batek bultzatuta sortu zen Dock of the Bay 2007an, zinema erakusketa gisa. Jaialdia haziz joan da aurreko edizioetan modu organikoan: lehiaketa atal bat eratu da, jarduerak egiten hasi dira paraleloki, eta egun gehiagoz eta erakusketa leku gehiagotan egiten hasi da. Gaur egun, Dock of the Bay ekimenak 10.000 ikus-entzule baino gehiago ditu, urteko 25 izenburu berri baino gehiago eta jarduerez betetako zortzi eguneko egutegi etengabea.

2016ko jaialdi honek jauzi kualitatibo berria izango du. Izenburuen kopurua areagotzeaz gain, leku berriak eta emanaldi ordutegi berriak izango dira, jarduera paraleloak areagotuko dira, argitalpenak inauguratuko dira eta pentsamendura eta kritikara hurbilketa egingo da dokumentalen inguruko mintegi teoriko baten bidez.

Aurten ere, zineman itxarongo dizuegu.