Ikusle berriak

Ekimen honen funtsezko helburua, hain justu, gazteak zinemaren mundura erakartzea eta kulturara zein kultura industriara hurbiltzea da. Jaialdiak, hain zuzen, Donostia 2016 lankidetza aktiboa izango du; hartara, gazte jendeak erreferentziazko musika dokumental bat ikusteaz gainera, hura zer den, zergatik eta nola egiten den ulertu ahal izango du. Ikasleei jakinarazi nahi diegu zinema, kulturaz gainera, industria ere badela. Nola funtzionatzen duen, zer abantaila dituen eta aurrera nola eramaten den ezagutu dezaten nahi dugu.