Dock Of The Bay Mintegia
“Egiazkoaren narratibak”
2016ko urtarrilak 14 eta 15
“Musika dokumentalen zinea eta haren harremana beste zine jarduerekin”
* Mintegiaren koordinatzailea izango da Fernando Golvano, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.
Mintegi hau Dock of the Bay jaialdiak antolatzen du, Euskal Herriko Unibertsitatea, Koldo Mitxelena Kulturunea (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Donostia Sustapena lagun dituela. Bertan aztertuko dira zinema dokumental musikalaren narratibak, eta baita ere horiek nola txertatzen diren ikus-entzunezko garaikideen sorkuntzaren eta berrikuntzaren arloan. Zinema dokumentalari eta haren adierazpide desberdinei buruzko hausnarketan eta eztabaidan arituko dira errealizazioarekin, kritikarekin, ikerketarekin edo zabalkundearekin lotutako hainbat hizlari.
Parte hartu ahal izateko, izena eman behar da, info@dockofthebay.es helbidera mezu bat bidaliz. Mezu horretan labur-labur azaldu behar da zergatik parte hartu nahi den.
Urtarrilak 14 osteguna, 17:00
Birziklatutako dokumentala: oroimenean haize kontra barneratzea, adostasuna haustea
Ingrid Guardiola (Info gehiago)
Dokumental musikala edo dokumentala, oro har, banakoaren zein kolektiboaren oroimenean barneratzeko beharrezkoa den tresna gisa. Askok eta askok birziklapenera, berrerabiltzera jotzen dute; ezinbesteko jarduna honako galdera honi erantzuteko: Zer egin kontsumo festaren eta amnesia kolektiboaren hondarrekin?
Urtarrilak 14 osteguna, 17:40
Lehenbizi programatu, eta ondoren, izendatu: programazio jarduna, ortodoxien antidoto gisa
Cíntia Gil (Info gehiago)
Fikzioa/dokumentala dikotomia dagoeneko ez da baliagarria programatzaile gisa egiten dugunari buruz hitz egiteko, eta ez da erabilgarria, halaber, prozesu artistikoak ulertzeko eta horiei buruz eztabaidatzeko ere. Doclisboaren esperientzia abiaburu hartuta, oinarri ideologiko zehatza ezkutatzen duten arau kategorietatik ihes egiten duen zinema honi buruzko gure diskurtsoetarako termino emankorrak pentsatzeko argibide batzuk ematea da helburua.
Urtarrilak 14 osteguna, 18:30
Monsieur Hulot, ez-tokietan. Mercado de futuros (Etorkizunen azoka), Mercedes Álvarezena, isilpeko komedia gisa
Jordi Costa (Info gehiago)
Proposatutako film luzea oinarri hartuta, gure orainaldian oroimenak duen rol baliogutxitua aztertuko dugu. Bertako irudi batzuek bere garaian Jacques Tatik hilezkortutakoekin elkarrizketan jarduteko duten moduak dokumental honek isilpeko komedia sarkor gisa ere nola funtzionatzen duen ikertzera eramango gaitu.
Urtarrilak 14 osteguna, 19:00
Pentsatzeko unean pentsamendua bera filmatzea edo nola (kon)posatzen den abesti bat eszenan
Javier Rebollo (Info gehiago)
Prozesuak, sarri askotan, emaitzak baino interesgarriagoak izaten dira. Eszenan abesti bat edo disko bat (kon)posatzen duten filmen (azpi)genero hori berreskuratzen eta partekatzen ahaleginduko gara. Esaterako, Serge Gainsbourgekin, film labur mitiko hartan; Delvauxekin, Don Juanen; eta Nacho Vegasekin, Ramón Lluis Bandek bederatzi planotan osatutako El fulgor lan izugarri on eta ederrean.
Urtarrilak 14 osteguna, 19:45 - 20:30
Mahai-ingurua Fernando Golvano-k koordinatutako
Urtarrilak 15 ostirala, 17:00
Oroimenaren hondarrak. Fikzioa eta errealitatea, Peter Forgácsen zinemagintzan
Mikel Iriondo (Info gehiago)
Iraganari so dugun begiradak, eskema narratibo bati lotuta dagoenak, aintzat hartzen ditugun lehenaldiko hainbat ekimenetan gure nortasuna eratzen zuten giltzarriak orain dugun nortasunarekin hertsiki loturik nola dauden ulertzen laguntzen digu. Peter Forgácsen film dokumentuak baliatuta, iraganaren berrirakurketak nola funtzionatzen duen aztertuko dugu; nola protagonisten ikuspegi erabat pertsonaletik, hala ikuspegi historiografikotik.
Urtarrilak 15 ostirala, 17:40
Talking back. Dokumentaltasuna eta oroimenaren berridazketak
Virginia Villaplana (Info gehiago)
Irudiak ikaskuntzakidetza esperientzia gisa dokumental gisa eraikitzea, irudikatzeko funtziotik harago joanda, eta horri esker gai izatea irudikari kritikoak, oroimenak eta subjektibotasun berriak sortzeko.
Urtarrilak 15 ostirala, 18:30
Errealitateari arreta jarrita
Virginia García del Pino (Info gehiago)
Errealitatetik hartutako gertakari, pertsona edo egoerekin lan egitean, zinemagileak filmatzean jarri beharreko arreta are konplexuagoa izaten da. Gainera, zinemagileak erregistratzen duenarekin duen erlazio horrek filmaren narraziotik ihes egiten duten hainbat esperientzia eskaintzen dizkio ikus-entzuleari.
Urtarrilak 15 ostirala, 19:00
In the Land of The Headhunters: errealitatea eta irudikapena, dokumentalaren sorreran
Carlos F. Heredero (Info gehiago)
Errealitatearen eta irudikapenaren, fikzioaren eta errealitatearen arteko mugei buruzko gogoeta egitea izango da helburua. Horretarako, film testu aitzindari bat hartuko dugu aitzakiatzat: Edward S. Curtisen In the Land of the Head Hunters (1914). Eztabaidagarria izan baliteke ere, Columbia Britainiarreko indiar tribu haien bizimoduaren funtsezko lekukotza da.