The amazing Nina Simone
Igandea 10 - 20:00 Antzoki Zaharra
Jeff L. Lieberman - 108' - Estatu Batuak
— Itzuli —
Sumindua, lerrokatua, aitzindaria eta bihurria; inork ez du pertsonalizatzen hobeto musikari ausartaren (eta itxuragabetuaren) ideia berak baino. "Ni neu izan behar naiz erabat (...) jendeak beraien gauzak ikusi ahal ditzan", esan zuen. Nina haserre zegoen, eta bazituen horretarako arrazoiak: arrazakeria, matxismoa... Nina Simonek aurka egin zien horiei bere abestiekin eta jarrerarekin, eta hainbat urte aurreratu zitzaion Black Power-ari. Aldi berean, ordea, txori zauritu bat zen: ikusleari bihotza hautsiko dio haren zuzeneko agerraldiak, begi urtsuekin, baieztatuz zoriontsuagoa izango zatekeela "lehenengo piano-jotzaile klasiko beltza izan ez balitz". Bertan behera utzitako haurtzaroa, afrikanismoa, eztabaida, bisexualitatea, gaixotasuna eta suizidio ahaleginak. Kontakizun tragikoa. 50 elkarrizketak baino gehiagok eta artxiboko dokumentu ugarik margotzen dute musika beltzaren funtsezko artistetako bat.
7 € - Erosi sarrerak
Zuzendaria: Jeff L. Lieberman
Urtea: 2015
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 108 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Nina Simone, Eric Burdon, Nikki Giovanni, Sam Waymon, Marie Christine Dunham-Pratt, Martha Flowers, Marla Glen
Editoreak: Jeff L. Lieberman
Kameralari: Jeff L. Lieberman
Produktoreak: Jeff L. Lieberman