La muerte en La Alcarria
Osteguna 14 - 20:00 Trueba Zinemak
Fernando Pomares - 83' - Espainia
— Itzuli —
Hitzak nekea dira. Han dabiltza bi Cubero anaiak, bluegrasseko anomalia trajedunak eta musika tradizionala, eta autoa hondatu berri zaie Alcarriaren erdian. Ahorik ireki gabe –zuzenean jotzen dituzten lanak salbuetsita– anaiak oinez ibiltzen hasten dira; egile zinema hutsa den zuri-beltzeko film baten heroiak. París, Texas filma bezala, baina mutuan eta gaztelaniaz. Jim Jarmusch bezala, bandurrien oihartzunarekin. Estepan galduta, Cubero anaiek abestu egiten dute eta espektroak, izaki enigmatikoak, gaueko beldurrak, olibondoak, herri fantasmak eta errepide hutsak topatzen dituzte. Gerizpean bazkaltzen dute, eta gero, oinez jarraitzen dute, musika-tresnen zorroak eskuan hartuta eta zapatak hautseztatuta. Ikus-entzuleak ez daki amets bat ote den; protagonisten aurpegiek ez dute uzten emoziorik adierazten. Mikrofonoetara hurbiltzen direnean soilik, orduan entzuten zaie, eta nola gainera. Gaztelako linbotik paseo bat da, Espainiako herri musikako duo berezienaren eskutik.
7 € - Erosi sarrerak
Zuzendaria: Fernando Pomares
Urtea: 2015
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 83 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
Protagonistak: Enrique Ruiz Cubero, Roberto Ruiz Cubero
Editoreak: Diana Toucedo
Kameralari: Albert Badia
Produktoreak: Alèxia Bas
Produkzio etxea: Travelogue Studio