Dock Of The Bay. Musika Dokumentalen Jaialdia 2015ko Urtarrilaren 10tik 17ra

Festibala

Mendi bat bizikletaz igotzearen modukoa da. Behetik begiratuta, ematen du ezingo dugula egin. Gehiegi dela. Gehiago prestatutako beste batzuentzako dela hori. Baina hor ikusten dugu geure burua, tropel txiki batean elkartuta, gure bizikletak eskuan ditugula, eta, azkenean, oharkabetasunaren eta ilusioren nahasketa batek gidatuta, pedalei eragiten hasten gara.

Eta zortzi dira jada. Zortzi negu zinemetan. Sekuentziaz eta akordez inguratutako eta hunkitzen gaituzten istorioz betetako zortzi edizio. Hilabeteak daramatzagu pedalei ematen gelditu gabe: horma irudiak marraztuz, agertokiak eraikiz, eta, batik bat, besaulkietan izango dituzuen erreakzioak imajinatuz. Eta azkenean, iritsi da eguna. Gailurrera iritsi gara. Eta hemen elkartuko gara zuekin, zangoak luzatuko ditugu eta bobinen inertziak aztertu gabeko lekuetara eraman gaitzan utziko dugu. Eskerrik asko gu hain zoriontsu egiteagatik. Eskerrik asko Dock of the Bay inoiz baino biziago egonarazteagatik. Eskerrik asko urtero lehen pedalkada ematera animatzeagatik.

Aurreko edizioak: 2014 - 2013 - 2012 - 2011 - 2010 - 2009 - 2008

Sail ofiziala

Filmak eta ordutegiak

12 Urt Astelehena

20:00 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

El heredero de Liszt Natalie Johanna Halla - 60' - Espainia / Austria

Nondik dator jenialtasuna? Dokumental honek Michael Andreas Häringer pianoaren jenio txikiaren egunerokoa ez den bizimoduaren berri emango digu. Eta Franz Liszt eta Sophie Menterharen haren arbaso ezagunei buruzko pasadizo ezezagunak eskainiko dizkigu.

El heredero de Liszt

Zuzendaria: Natalie Johanna Halla
Urtea: 2014
Herrialdea: Espainia, Austria
Iraupena: 60 min.
Jatorrizko hizkutza: Alemaniarra
Protagonistak: Michael Andreas Haeringer, Nathalie Haeringer, Josef Bergmann, Gennady Dzubenko, Howard Griffith
Editoreak: Hanna Mutter
Gidoilari: Natalie Johanna Halla
Produktoreak: Natalie Johanna Halla
Produkzio etxea: Creative Movies

Nondik dator jenialtasuna? Dokumental honek Michael Andreas Häringer pianoaren jenio txikiaren egunerokoa ez den bizimoduaren berri emango digu. Eta Franz Liszt eta Sophie Menterharen haren arbaso ezagunei buruzko pasadizo ezezagunak eskainiko dizkigu.

21:30 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

As the Palaces Burn Don Argott - 90' - Estatu Batuak

Lamb of God metal taldeari eta mundu osoko euren miresleei buruzko film hau thriller bihurtuko da Randy Blythe abeslariari Txekiar Errepublikako miresle baten heriotza leporatzen diotenean. Emozioz, biraz eta rock and roll gorgarriz betetako larriminezko drama.

As the Palaces Burn

Zuzendaria: Don Argott
Urtea: 2014
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 90 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Lamb Of God
Editoreak: Demian Fenton
Kameralari: Don Argott
Produktoreak: Sheena M. Joyce
Produkzio etxea: 9.14 Pictures

2012. urtea da, eta badirudi Richmondeko (Virginia, Estatu Batuak) Lamb of God metal taldeari ezin hobeto doakiola. Album berria grabatu berri dute: Resolution. Eta Randy Blythe abeslariak dagoeneko bi urte daramatza neurriz edanez. Sam Dunn eta Scott McFadyenen lan berriaren aurreneko zatiak musika banda kokatzen du, eta taldearen aurrerapenak eta zorigaitzak ditu hizpide: nola hasi ziren itxaropena galdua zuten herriko losers haiek, eta zer-nolako bide gorabeheratsua egin zuten, harik eta Grammyak irabazi, eta Metallica taldearekin biran joan ziren arte. Alabaina, zorte txarrak pikutara bidali zuen obra honen jatorrizko ikuspegia, eta thriller garbi bihurtu zuen. Taldearen miresleen bitartez, munduan zehar genbiltzan: Kolonbia orain eta Jerusalem gero... Randy Blythe abeslariari Txekiar Errepublikako miresle baten heriotza leporatu zioten arte, 2010. urtean eszenatokitik bere burua bota baitzuen. As The Palaces Burn, beraz, emozioz betetako film bihurtuko da.

13 Urt Astearte

20:00 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Austin to Boston James Marcus Haney - 72' - Estatu Batuak / Australia / Erresuma Batua

Musikazko Road movie erabat espiritual honetan, oso ezagunak diren lau talde (tartean, The Staves eta Ben Howard) bira egitera doaz Estatu Batuetan barrena, VW vintage autokarabanetan.

Austin to Boston

Zuzendaria: James Marcus Haney
Urtea: 2014
Herrialdea: Estatu Batuak, Australia, Erresuma Batua
Iraupena: 72 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Ben Howard & Band, The Staves, Nathaniel Rateliff, Bear's Den, Gill Landry, Ben Lovett
Editoreak: Kitty Green, Ty Johnson
Soinua: Timothy Dutch Vannette
Produktoreak: Ty Johnson
Produkzio etxea: Sideshow Alley

5 VW autokarabana zahar. 4 talde. 3 mila milia. 2 aste. Loriatsuki alderantziz egindako bira 1. Austineko SXSW Musika Jaialdian izandako azken gau eztandagarriaren ostean hasiko da abentura. Hala, Ben Howard, The Staves, Nathaniel Rateliff eta Bear's Den taldeak euren ibilgailuetan sartu, eta ipar-ekialderantz abiatuko dira. Txoko guztietan eskainiko dute euren musika: taberna zein aletegietan, gela zein teilatuetan... lokal txikiak jendez betetzeko eta euren soinu bereziekin jendetza liluratzeko gaitasuna dutela. Alabaina, ekaitz gogorrak, hainbat matxurak eta baldintza latzek, tarteka-marteka, erakutsiko diete aurrera egin ahal izateko ezinbestekoa dela denak bat eginda jardutea. Mumford & Sons taldeko Ben Lovett aurkezle lanetan eta Gill Landry narratzaile lanetan ageri diren dokumental honek garai bateko estiloan egindako bira moderno bat du hizpide.

21:15 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

This Lovely Shitty Life / Qué caramba la vida Doris Dörrie - 86' - Alemania

Musika abeslari emakumeak mariachi interpretatzaile gisa duten bizimoduaz mintzo dira. Mariachia da musika tradizional mexikarra, Mexikon bizitza hain gogorra izanagatik, bihotzak berotzeko gaitasuna duen musika.

This Lovely Shitty Life / Qué caramba la vida

Zuzendaria: Doris Dörrie
Urtea: 2014
Herrialdea: Alemania
Iraupena: 86 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
Protagonistak: María del Carmen, Las Estrellas de Jalisco, Las Pioneras de Mexico
Editoreak: Frank Müller
Soinua: Daniel Seiler
Produktoreak: Helge Albers
Produkzio etxea: Flying Moon Filmproduktion

Mariachi musikaren mundu matxistan, emakume gutxik egin dute tokia. Eurek kantatzen dituzten abestiek bezalaxe, film honek ere maitasuna, bizitza, heriotza eta bitarteko guztia du hizpide; horri atera dio argazkia. Mariachia mexikar kulturaren oinarrizko ezaugarria da. Musika baino zerbait gehiago da: munduari ikuspegi matxista batetik begiratzen dion bizi-estiloa. Negozioa gogorra da, baina tarteka, emakume arraroak ere estimutan hartzen dituzte bereziki gizonezkoena den mundu honetan. Alabaina, esku bete emakumek erabakitzen du Mariachi bihurtzea. 'Hildakoen Eguna' ospakizun ezagunaren atze-oihalaz bestalde, Doris Dörrie zuzendariak emakume musikari horiekin ibiliko da Mexikon egingo dituzten emanaldietan eta euren eguneroko bizimoduan. Emakume Mariachiek heriotzari, maitasunari eta txirotasunari buruz abesten dutenean, Mexiko Hiriko eguneroko gorabehera lazgarriek eramanerrazagoak dirudite.

14 Urt Asteazkena

20:00 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Patuchas, el hombre de los mil limones Asbel Esteve Obiol - 68' - Espainia

Juan Antonio Castillo "Canta", "Patuchas" ezizenez ezaguna zen musikari eta antzerkigilea Kordobako artista balioaniztun eta erabat sortzailea izan zen. Laurogeiko hamarkadan, Pabellón Psiquiátrico taldearen liderra izan zen, eta 90eko urteetan bere burua berrasmatu zuen: antzerkigile, antzerki zuzendari, kantautore eta "one-man-show" bihurtu zen.

Patuchas, el hombre de los mil limones

Zuzendaria: Asbel Esteve Obiol
Urtea: 2014
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 68 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
Protagonistak: Antonio Moreno, Pabellón psiquiátrico, Juan Antonio Canta
Editoreak: Salva Viñets
Gidoilari: Asbel Esteve
Produktoreak: Guillermo Rojas
Produkzio etxea: La Sinyora Films, Dos de Catorce Producciones

Juan Antonio Castillo "Canta", "Patuchas" ezizenez ezaguna zen musikari eta antzerkigilea Kordobako artista balioaniztun eta erabat sortzailea izan zen. Laurogeiko hamarkadan, Pabellón Psiquiátrico taldearen liderra izan zen, eta 90eko urteetan bere burua berrasmatu zuen: antzerkigile, antzerki zuzendari, kantautore eta "one-man-show" bihurtu zen. Tamalez, ezorduan iritsi zitzaizkion aitorpena eta ospea, egin zuen abestirik surrealistenarekin: “La danza de los 40 limones”. Harrezkero, ezer ez zen berdin izango. Izan ere, gauetik egunera, "Patuchas" komunikabideetako pertsonaia bihurtu zen.

21:30 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Heaven Adores You Nickolas Rossi - 104' - Estatu Batuak

Hobea omen da ospea lortzean gotortuta joatea; Elliott Smithi, ordea, babesa jartzea ahaztu zitzaion. Film honek Good Will Huntingen, Oscar sarien eta kantautore babesgabearen buru-hilketaren arteko lotura finkatzen du. Punk bizimodu bat, betiko adiskideek kontatua; eta, azken batean, bihotzeraino iristen dena. Ez zegoen negoziorako prestatuta.

Heaven Adores You

Zuzendaria: Nickolas Rossi
Urtea: 2014
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 104 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Elliott Smith, Autumn de Wilde, Marc Swanson, Larry Crane, Chris Douridas, Aaron Espinoza, Jeremy Wilson, Ross Harris, Ashley Welch, Steve “Pickle” Pickering, Tony Lash, Kevin Moyer, Sean Croghan, Janel Jarosz, Pete Krebs, Tres Shannon, Joanna Bolme, Corey duBrowa, Slim Moon, Margaret Mittleman, Rob Schnapf, James Clark, John Chandler, Dorien Garry, Rob Sacher, Mark Flanagan, Jon Brion, Conan O’Brien, Paul Pulvirenti, Alyssa Siegel, Shon “Goldenboy” Sullivan
Editoreak: Eli Olson, Nickolas Rossi
Kameralari: Jeremiah Gurzi, Nickolas Rossi
Produktoreak: Jeremiah Gurzi, Kevin Moyer, Nickolas Rossi, Marc Smolowitz
Produkzio etxea: Heaven Adores You LLC

Hobea omen da ospea lortzean gotortuta joatea; Elliott Smithek, ordea, ez zituen babesgarriak jarri. 1998. urtean honelako baieztapenak egiten zituen: "ospetsu izateko pertsonarik desegokiena naiz". Urtebete lehenago izar bihurtu zen Gus Van Santen Good Will Hunting filmeko musikagatik, eta lau urtera bere buruaz beste egingo zuen. Heaven Adores You lanak lotura zuzena finkatzen du filmaren, Smithek Oscar sarietan izan zuen agerpen bitxiaren eta haren heriotzaren artean. Show businessarena izan zen errua ("Horixe da gerta zekiokeen gauzarik okerrena", diote haren adiskideek), eta dokumental honek argi eta garbi erakusten du industriak eta beronen makinariak zer eragin diezaioketen arima sentibera bati. Irratian egindako hizketaldien edo gertukoekin egindako elkarrizketen bitartez, Smith Olinpo nekagarrira nola iritsi zen ikusiko dugu, eta zein bidek bultzatu zuen haraino. Dallasen (Texas) bizi izan zuen haurtzaroa; Portlanden (Oregoi), punk hirian, kokatu zenekoa; taldean egin zuen etapa (Heatmiser); akustikorako jauzia ("bere talde ohiak ateratzen zuen zarataren aurka egin zuen"); Kill Rocks Stars taldeak kontratatu zuenekoa; eta 1997. urtean Either/Or-en agerpenaren ostean ahoz belarriaren bidez izan zuen hazkundea. Amaitzeko, haren heriotza tragikoa ekarriko zuen aldapa gorako (edo beherako) bidea. Ez zeunden negoziorako prestatuta, Elliott.

15 Urt Osteguna

20:00 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Eskorbuto, las más macabras de las vidas Kikol Grau - 50' - Espainia

"Las más macabras de las vidas" lanak Eskorbutoren historia kontatzen du; alegia, 80ko hamarkadaren hasieran musikan iraultza ekarri zuen eta kontrakulturaren munduan izen handiko bihurtu den Bilboko punk taldearen historia.

Eskorbuto, las más macabras de las vidas

Zuzendaria: Kikol Grau
Urtea: 2014
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 50 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
Protagonistak: Eskorbuto
Editoreak: Kikol Grau
Soinua: Alejandra Molina
Produktoreak: Kikol Grau

Bilboko Nerbioi itsasadarraren ezkerralde kutsatuan, 80ko hamarkadaren hasieran, langabeziak eta terrorismoak berotutako Euskal Herrian, Eskorbuto taldeak lehen ostikada eta listu musikalak zabalduko zituen. Aberriko musikan iraultza ekarri zuen punk banda hau modurik punkenean ageri da hemen irudikatua. Helburu subertsibo eta jostakinekin arpilatutako film, albistegi eta publizitate materialaren nahasketa txoroa, bideoekin, zuzenekoekin eta taldearen adierazpenekin batera, euren abestiek gidatutako alegiazko elkarrizketa batean.

16 Urt Ostirala

19:30 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Who the Fuck Is Jett Rebel Linda Hakeboom - 57' - Holanda

Jett Rebel musikari arrakastatsu nederlandarraren eta alter ego ospetsu horren atzean ezkutatzen zen Jelte Tuinstra gazte zalantzatiaren erretratu xaloa.

Who the Fuck Is Jett Rebel

Zuzendaria: Linda Hakeboom
Urtea: 2014
Herrialdea: Holanda
Iraupena: 57 min.
Jatorrizko hizkutza: Holandarra, Ingelesa
Protagonistak: Jelte Tuinstra, Tony Platt
Editoreak: Tim Roza, Linda Hakeboom
Soinua: Jaim Sahuleka
Produktoreak: Linda Hakeboom
Produkzio etxea: Vara

Azazkal margotuak, ezpain margotuak, bitxiak... ezer ez da gehiegi Jett Rebel musikari zoragarri nederlandarrarentzat. Fede oneko izar baten pare erakartzen ditu ikus-entzuleak, bat datozen talentu eta karismarekin. Bere egitarauan ezin konta ahala telebista agerraldi daude, aurreneko lerroan oihuka dabiltzan neskekin; eta berak, bien bitartean, abesti berriak idazteko lan egiten du, gogoz egin ere. Hori guztia, baina, kanpotik ikusten dena baino ez da. Jett Rebel, hain zuzen, Jelte Tuinstrak eta haren managerrak sortutako alter egoa da (Jeltek egiten ez dituen guztiak egitera ausartzen da Jett). Haren diskoetxeko burua ere aztertzen hasi zen nor eta zer zen, zehazki, Jett Rebel, zer izatera irits zitekeen eta zeinen urruti joan zitekeen. Izarra ere gorantz doa. Eta erretratu xalo honek erakusten digu irudiaren atzean gordetzen den pertsona oraindik ere zalantzatia dela. Etxean, Soesterbergeko hiri nederlandarreko estudioan, Jelte Tuinstra musikaria dena zalantzan jartzen duen hogeitaka urteko gazte lotsatia da. Musika jotzea eta Jett Rebel izatea da bere salbamendu txalupa. "Musika jotzen ari naizenean, interesgarriagoa naiz; une horietan, uste osoa dut neure buruan. Bera izatea baino askoz ere hobea da". Baina, oraindik hazten eta nortasuna garatzen ari bada... Nola berma daiteke eszenatokira igotzen den pertsonaiaren atzean bakartzen ari ez ote den?.

20:45 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Doctor Deseo: Busco en tus labios Carlos Iglesias Serrano / Xabier Agirre Arenaza - 59' - Espainia

"Busco en tus labios" lanarekin, Doctor Deseo taldeak Euskadiko I. Pop Topaketa irabazi zuen, 80ko hamarkadaren erdialdean. Harrezkero, eszenatokiz eszenatoki hasi zuten ibilbidea, gaur egun ere etenik ez duena.

Doctor Deseo: Busco en tus labios

Zuzendaria: Carlos Iglesias Serrano, Xabier Agirre Arenaza
Urtea: 2014
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 59 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
Protagonistak: Francis Díez “Francis”, Jose Ignacio Giménez “Josi”, Raúl Lomas , Luis Javier Saiz “Txanpi”, Aitor Agiriano “Toro”, Enrique Sáenz de Villaverde “Kike”, Josu Monge, Kaki Arkarazo, Nando de la Casa, Aiora Renteria, Edorta Jimenez, Kirmen Uribe, Itziar Ziga, Joseba Martín, Itxaro Intxausti
Editoreak: Xabier Zabala A.
Gidoilari: Xabier Agirre, Carlos Iglesias
Produktoreak: Carlos Iglesias
Produkzio etxea: Bideografik Ekoizpenak S.L.L.

"Busco en tus labios" lanarekin, Doctor Deseo taldeak Euskadiko I. Pop Topaketa irabazi zuen, 80ko hamarkadaren erdialdean. Harrezkero, eszenatokiz eszenatoki hasi zuten ibilbidea, gaur egun ere etenik ez duena.

22:20 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

We are Twisted Fucking Sister! Andrew Horn - 137' - Alemania / Estatu Batuak

Film infekzioso honek Grand Funk of Glam Twisted Sister taldearen mundu surrealistan murgilduko ditu ikus-entzuleak. Taldekideek, 40 urteren buruan, arrandiaz erakusten dute euren nabarmenkeria.

We are Twisted Fucking Sister!

Zuzendaria: Andrew Horn
Urtea: 2014
Herrialdea: Alemania, Estatu Batuak
Iraupena: 137 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Sally Avellino, Donna Boccuzzi, Garry Bushell, Phil Carson, Mike Corcione, Fingers Fingrz, Jason Flor, Jay Jay French, Joe Gerber, Dave Gillespie, Peter Hackett
Editoreak: Eric Schefter, Silke Botsch
Soinua: Jaim Sahuleka
Produktoreak: Andrew Horn
Produkzio etxea: Andrew Horn Filmproduktion

40 urte igaro dira Twisted Sister taldea sortu zenetik. Abiaburu haietan, Grand Funk of Glam eta NY Dolls of Metal izenekin egin ziren ezagun. Zeuen buruari galdetzen ari bazarete horrek zer esan nahi ote duen, pentsa ezazue galtza estuak soinean eta ezpainak margotuta daramatzaten mutil talde batez ari garela; animalien pare edaten dutenak eta jotzen duten areto guztietan sabaia airez aire botatzen dutenak. Musikari horien loriazko egunak biltzen dituen lana hain da bizia, ikus-entzuleek 70eko hamarraldira atzera buelta egin, eta New Yorkeko eta inguruko aretoetan egon nahiko luketela. Twisted Sister taldeak beste talde ezagun batzuen arrastoan jarduten zuen; hala nola The Who taldearen edo hasi berria zen David Bowie eta pareko izar handien arrastoan. Eszenatokian triskantzak eragiteko gai ziren: oka lehiaketa zein hondamendi masiboa. 50 urteak beteta dituzten honetan, taldekideek axolagabetasunez jasoko dute nolakoa izan zen euren goraldia, beherakada eta berpizkundea. Filmaren anekdotazko egiturak paraleloan jartzen ditu musika bera eta taldekideek gauzatutako bildumen staccato sekuentziak. Erabilera bakoitzaren amaieraren atzetik, beltzera urtzen da irudia, eta danbor zein txindata ukitua entzuten da. Film infekzioso honek oraindik ere oso bizirik dagoen eta jaialdi garrantzitsuenetan jotzen jarraitzen duen talde honen errealitate distortsionatuan murgilduko du ikus-entzulea.

17 Urt Larunbata

17:45 h.

Antzoki Zaharra

7 Eur

Tubular Bells: The Mike Oldfield Story Matt O'Casey - 60' - Erresuma Batua

Oldfielden bizitza: familia, eraginak, hezkuntza, ospea... Guztiaren ardatz: Tubular Bells. Sorkuntza lana, eragozpenak, aurkariak eta El Exorcista filmean izan duen erabilera. Oldfieldek den-dena kontatuko du: punkaren ostean izan zuen beheraldia eta 2012ko Olinpiar Jokoetako risorgimentoa.

Tubular Bells: The Mike Oldfield Story

Zuzendaria: Matt O'Casey
Urtea: 2014
Herrialdea: Erresuma Batua
Iraupena: 60 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Mike Oldfield
Editoreak: Richard Fretwell
Kameralari: Rick Clark
Produktoreak: Natasha Dack
Produkzio etxea: Tiger Lily Films

Oldfielden bizitza gorabeherez jositakoa izan da. Eta guztiaren ardatz: Tubular Bells, historian salmenta handiena izan duen lanetako bat. Disko hori, ordea, egilea txiki-txiki eginda zegoenean grabatutakoa da. Albumari zein sortzaileari berari buruzko istorioa da hau, eta jakin beharreko guztia dago bertan jasota. Besteak beste, Oldfielden familia, nerabezaroa, Kevin Ayers Bandetik igaro zenekoa, "garratz izateak ekarri zizkionak", Terry Riley eta errepikapenaren espiritua. Orduan etorri zen Tubular Bells. Oraindik izenik ez zuen zerbait. Oldfieldek dozenaka instrumentu eskatu zituen. Richard Bransonek, amaitutako masterra entzutean, honela esan zuen: "Baina, baina... ez dute-eta abesten!". Handik aurrera dena lehertu zen, baina Oldfieldek zentzugabekeriak baino ez zituen esaten elkarrizketetan. Film honetan, xehetasun erabakigarriak ikusi ahal izango ditugu; esate baterako, azala eta letra mota, eta horiek nola aukeratu ziren. Tubular Bells lana are gorago eramango duen guztia kontatzen da bertan: LP diskoaren zati bat El Exorcista filmaren (1973) hots bandan erabili zela. Oldfieldek dena kontatzen du: bere "berpizkunde" espirituala, eta hortik, 2012ko Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian izan zuen risorgimentoa.

Erakusketarako saila

Filmak eta ordutegiak

10 Urt Larunbata

18:30 h.

Antzoki Zaharra

7 Eur

The Doors Feast of Friends Paul Ferrara - 40' - Estatu Batuak

Feast of Friends lanak The Doors taldeari egindako begirada zinematografikoa eskaintzen du; nola ibili ziren errepidean 1968ko hilabete gutxi haietan.

The Doors Feast of Friends

Zuzendaria: Paul Ferrara
Urtea: 1968
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 40 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Jim Morrison, John Densmore, Robby Krieger, Ray Manzarek, Fred L. Stegmeyer
Editoreak: Frank Lisciandro
Musika: Harrison Ford
Produktoreak: John Densmore, Robby Krieger, Ray Manzarek, Jim Morrison
Produkzio etxea: Eagle Rock Productions

1968ko apirilean hasi zuten The Doors taldearen inguruan The Doors eurek egindako filmaren grabaketa lana; era horretako aurreneko filma, eta bakarra. Feast of Friends lanak The Doors taldeari egindako begirada zinematografikoa eskaintzen du; nola ibili ziren errepidean 1968ko hilabete gutxi haietan. Aldi berean, taldeak bere ingurune naturalean emandako kontzertuak eta film dokumentalaren irudi alaiak ere tartekatuko ditu. Hona hemen filma, oso-osorik, mozketarik gabe, bere emaitza ikonikorako.

20:00 h.

Antzoki Zaharra

7 Eur

Freddie Mercury: The Great Pretender Rhys Thomas - 85' - Erresuma Batua

Queen gabe bakarka egindako bidaia da, 1985etik 1991n hil zen arte. Balleta, opera, bibotearen agerpena, hedonismo gayaren aurkikuntza, Rod Stewartekin egindako argitaratuko gabeko duoa, Michael Jacksonekin egindako beste bat, eta Montserrat Caballérekin egindako Barcelona lana. Marmarrak eta ustekabeak. Kutuna eta esanguratsua.

Freddie Mercury: The Great Pretender

Zuzendaria: Rhys Thomas
Urtea: 2012
Herrialdea: Erresuma Batua
Iraupena: 85 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Freddie Mercury, Peter Freestone, Roger Taylor, David Arnold, John Reid, Paul Gambaccini, Jim Beach, Brian May, Paul Prenter, David Wigg, Jim Hutton, Luciano Pavarotti, Like Moran, Matt lucas, Montserrat Caballé, Tim Rice, David Richards
Editoreak: Christopher Bird
Kameralari: Matt Cheney
Produktoreak: Rhys Thomas, Jim Beach, Joss Crowley
Produkzio etxea: Eagle Rock Productions

The Great Pretender lanaren ardatza Freddie Mercury Queen taldeko abeslari eta liderraren banakako bidaia da, 1985etik 1991n hil zen arte. Rockaren arlokoak ez ziren Mercuryren interesei buruz hitz egiten du, haren azken urteak markatuko zituenei buruz: balleta, Liza Minnelli, opera… Gainerako kideekin izandako haserrealdiak aipatzen dira. Jakina, Pizkunde Handia ere lantzen da: bibotearen agerpena, hedonismo gayaren aurkikuntza eta New Yorkeko diskotekak. Mercury performer gisa berraurkitzeaz hitz egiten da, haren benetako izaera erakutsiz. Gauza bikainak hartzen ditu barne: argitaratu gabeko duo bat Rod Stewartekin eta beste bat Michael Jacksonekin (Jackorekin harremanak amaitu zituen estudiora llama bat gonbidatzean tematu zenean); Montserrat Caballéren adierazpen kutunak; 1979an egindako agerpena dantzari gisa Londresko Royal Ballet talderako; Barcelona, inoiz ikusi gabeko xehetasunez, eta, askoz ere gehiago. Mercury hil ondoren Roger Taylorrek eta Brian Mayk telebistan egindako defentsak dira, agian, marmarrez eta ustekabez betetako lan hau amaitzeko modurik onena.

22:20 h.

Antzoki Zaharra

7 Eur

Spandau Ballet: Soul Boys Of the Western World George Hencken - 106' - Erresuma Batua

Filma bidaia bat da 1980ko hamarkadan eta harago; talde baten historia, garai batena eta Londresen outsiders talde txiki batek musikari eta modari buruz munduak zuen ikuspegiari forma emateko moduarena. Horretaz aparte, ospea dago.

Spandau Ballet: Soul Boys Of the Western World

Zuzendaria: George Hencken
Urtea: 2014
Herrialdea: Erresuma Batua
Iraupena: 106 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Tony Hadley, John Keeble, Gary Kemp, Martin Kemp, Steve Norman
Editoreak: Chris Duveen
Musika: Dan Johnson, Bernard O'Reilly
Produktoreak: Steve Dagger, Simon Rigden Green, Scott Millaney
Produkzio etxea: Wellingmax

Hunkitu egin gaitezke Spandau Ballet taldearekin. Taldearen bideko glosa bikain honek erakusten du hori. Soul Boys Of The Western World lanak 80ko hamarkadako nostalgia programek ez duten guztia dauka: testuingurua eta ikuspegia. Berotasuna darion lana da, eta Spandau Ballet taldea dagokion lekura itzultzen du azkenik. Taldeko kideak banaka agertzen dira beren bertsioa kontatuz eta ezinezkoa da aurrerapenaz eta euforiaz ez kutsatzea. Islingtongo langile klaseko bost mutil dira, 60ko hamarkadaren semeak, porrot egindako soul boy eta punk mutilak eta new romantics lumaztatuan birsortu zirenak. Blitz klubaren egunetatik, lehenengo izatera; To cut a long story short lanetik, Spandaumaniara; mundu birak; Live Aid; nekea eta erortzea, eta hortik auzietara eta amaiera mingotsera. Baina historiak hor iraungo du. Abestiek bezala.

11 Urt Igandea

17:30 h.

Antzoki Zaharra

7 Eur

Jainko Txiki eta Jostalari Hura Josu Venero - 60' - Espainia

Kirmen Uribe idazlearen poesia, Mikel Urdangarinen, Rafa Ruedaren eta Bingen Mendizabalen musika eta Mikel Valverderen ilustrazioak uztartzen dituen multimedia ikuskizun berri hau New Yorken inauguratu zuten, 2013. urte amaieran. Irudiok horren guztiaren lekukotza jaso zuten.

Jainko Txiki eta Jostalari Hura

Zuzendaria: Josu Venero
Urtea: 2014
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 60 min.
Jatorrizko hizkutza: Euskera
Protagonistak: Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal
Editoreak: Alain Beaskoetxea, Naiara Román
Soinua: Alain Beaskoetxea
Produktoreak: Ángel Valdés, Leire Zugasti
Produkzio etxea: Elkar Fundazioa

Kirmen Uribe idazlearen poesia, Mikel Urdangarinen, Rafa Ruedaren eta Bingen Mendizabalen musika eta Mikel Valverderen ilustrazioak uztartzen dituen multimedia ikuskizun berri hau New Yorken inauguratu zuten, 2013. urte amaieran. Irudiok horren guztiaren lekukotza jaso zuten.

19:30 h.

Antzoki Zaharra

7 Eur

Pulp: A Film About Life, Death and Supermarkets Florian Habicht - 90' - Erresuma Batua

Pulp eta Sheffield elementu bereizezinak dira. Hau ezingo litzateke gertatu beste inon. Adineko andreek, haurrek, zaleek eta arrain saltzaileek jende arruntaren taldea aztertzen dute. Pulp taldeko kideak pop izarrak dira bere gogoaren kontra, eta taldeari buruz hitz egiten dute.

Pulp: A Film About Life, Death and Supermarkets

Zuzendaria: Florian Habicht
Urtea: 2014
Herrialdea: Erresuma Batua
Iraupena: 90 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Jarvis Cocker, Nick Banks, Candida Doyle, Richard Hawley, Steve Mackey, Mark Webber
Editoreak: Peter O'Donoghue
Kameralari: María Inés Manchego
Produktoreak: Alex Boden, Will Clarke, Edward Fletcher, Eve Gabereau, Florian Habicht, Hugo Heppell, Susan Jacobson, Steve Milne, Mike Runagall
Produkzio etxea: Pistachio Films

Pulp eta Sheffield elementu bereizezinak dira. Jarvis Cockerrek filmaren bigarren minutuan berresten duen moduan, hau ezingo litzateke gertatu beste inon. Eta ezingo litzateke beste modu batean filmatu: hemen, bizia, heriotza, supermerkatuak eta aizto dendak daude. Sheffieldgo jende ona dago, eta taldearen botereaz gogoeta egiten dute, Pulp ingelesen azken kontzerturako hilabete batzuk falta direnean. Pulp taldeko kideak pop izarrak dira bere gogoaren kontra, eta pronostiko guztien aurka, beraiei buruz ere hitz egiten dute bakunki. Pulp taldea biografia guztiek baino hobeto azaltzen duen lan bikaina da. Pulp taldea hau da, handik datozelako. Orain ulertzen da dena.

21:30 h.

Antzoki Zaharra

7 Eur

Johnny Winter: Down And Dirty Greg Olliver - 95' - Estatu Batuak

Gitarra-jotzaile albinoaren ibilbide bihurgunetsua. Canon rockaren elementu guztiak dituen epopeia da, non Winterrek mendekotasunak eta beheraldiak gainditzen dituen, bere biziraupen gertagaitzaz hitz egiteko. Billy Gibbons, Joe Perry eta bluesmen askok laguntzen dute.

Johnny Winter: Down And Dirty

Zuzendaria: Greg Olliver
Urtea: 2014
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 95 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Johnny Winter, James Cotton, Clive Davis, Billy Gibbons, Warren Haynes, Joe Perry, Susan Tedeschi, Derek Trucks, Edgar Winter
Editoreak: Jeremy Mack, Greg Olliver
Kameralari: Greg Olliver
Produktoreak: Greg Olliver, Jeremy Mack, Chris Robertson
Produkzio etxea: Secret Weapon Films

Zendutako gitarra-jotzaile albinoaren ibilbide bihurgunetsua. Hirurogeita hamar urte beteak dituen Winter isekari eta hegotarrak, bekain zeharrargiekin eta ezkeltasunarekin, bere ibilbidean, mendekotasunean eta salbazioan zehar eramango gaitu. Harekin karabanan egotea bezala da, bere biziraupen gertagaitzaren istorioak entzuten. Bere haurtzaro gogaikarria, bluesarekiko maitasuna, dedikazioa eta apetitu narkotikoaren miasma. Winterrek Joplinen gainean egin zuen oka, urtebete igaro zuen monosilaboetan hitz egiten, hil eta berpiztu egin zen bainuontzi izoztu batean gaindosi baten ondoren, eta garai bat pasa zuen 90eko hamarkadan “ia han ez zegoela”. Baina Winterrek, gerra odoltsu baten survivor kolpatuak, txantxetan hartzen du hori oraindik. Gizon zurbil hau bihotzera iritsiko zaizue: 70 urte, 4 vodka trago jarraian izotzarekin, txano aldrebes bat, furgonetara besoetan eramana, irribarrea aurpegiaren erdian. Winter 2014ko uztailean hil zen, dokumental hau agertu eta gutxira, baina Billy Gibbons (ZZ Top), Joe Perry (Aerosmith), BB King eta beste askok hemen ospatzen dituzte haren trikimailuak eta artea.

15 Urt Osteguna

21:15 h.

Trueba Zinemak

7 Eur

Cuchíbiri cuchíbiri Carles Prats - 85' - Espainia

Errunba kataluniarraren historia da Cuchíbiri Cuchíbiri, Pereten arabera. Haren ebanjelioak, Cera kaletik belaunaldi berriei adieraziak. Izar bihurtzearekin eta dena uztearekin lotutako istorioak, eta adiskideen azterketa; hala nola Chacho eta Ramonetena. Baita haizagailu ugari ere.

Cuchíbiri cuchíbiri

Zuzendaria: Carles Prats
Urtea: 2013
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 85 min.
Jatorrizko hizkutza: Katalan, Gaztelaniaz
Protagonistak: Peret, Chacho, ramonet, Tía Pepi, Tío Toni, Peret Reyes, Johnny Tarradellas, Candeli Reyes, Petete, Abraham, Jorge Ragna, Miliu, Soraya, Jack tarradellas
Editoreak: Pau Bacardit
Kameralari: Francesc Olivé
Soinua: Cora Delgado
Produktoreak: Pau Bacardit
Produkzio etxea: Rollout Producciones

Errunba kataluniarraren historia da Cuchíbiri Cuchíbiri, Pereten arabera. Haren ikuspegia. Haren ebanjelioak, Cera kaletik belaunaldi berriei predikatuak. Izar bihurtzearekin, arrazarekin eta familiarekin lotutako istorioak, baina baita industriarekin desliluratzearekin eta dena uztearekin lotutakoak ere. Haizagailu eta talentuaren laguntzarekin patuari aurre egin eta ondoren aio pelaio esan zuen gizon bati buruzko istorioa. Dokumentalak errora jotzen du: Hermanos Montenegro haur bikotea; alegia, Peretek bere lehengusu Pepirekin osatu zuena. Handik, nork bere ibilbidea baina antzeko kilometro kopurua egin duten hiru errunba jotzaile aztertuko ditugu: Peret, Chacho eta Ramonet. Lehenengoak milioika disko saldu zituen, eta handienekin partekatu zuen eszenatokia. Chacho, bestalde, pianoa jotzen zuen errunba jotzaile coola zen, disko mordoxka erregistratu zuena, nahiz eta itzelezko arrakastarik ez lortu. Eta, azkenik, Ramonet, arropa saltzen amaitu zuena. Cuchíbiri Cuchíbiri lanak Pereten biografian gutxien aipatzen diren alderdietan sakonduko du: nola utzi zuen musika Filadelfiako Eliza Ebanjelikoan jarduteko, eta nola bere haur besoetakoek itzultzera behartu zuten. Amaitzeko, bukaera zoriontsua familiako oinordekoen eskutik: Lady Gipsyren funk berrikuntzak eta Miliuren klasizismo garbizalea. Eta ez dezala etenik izan.

17 Urt Larunbata

22:30 h.

Antzoki Zaharra

7 Eur

Super Duper Alice Cooper Reginald Harkema, Scot McFadyen, Sam Dunn - 87' - Kanada

Vincent Furnierren istorioa da Super Duper Alice Cooper, predikariaren semearena. Leku guztietako gurasoen bihotzetan beldurra sorrarazi zuen Alice Cooper gisa, adoretsua denaren behin betiko rock izar gisa, alegia. Alice Phoenixgo fanatiko talde baterako kantaria izan zen hirurogeiko hamarkadan eta hirurogeita hamarreko ospearen nebulosa dekadentea ere bizi izan zuen. Super Duper Alice Cooper lanak Alice Cooperren mitoa finkatuko du.

Super Duper Alice Cooper

Zuzendaria: Reginald Harkema, Scot McFadyen, Sam Dunn
Urtea: 2014
Herrialdea: Kanada
Iraupena: 87 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Alice Cooper, Sheryl Cooper, Dennis Dunaway, Robert Ezrin, Ella Furnier, Shep Gordon, Elton John, John Lydon, Iggy Pop, Neal Smith, Dee Snider, Bernie Taupin
Editoreak: Reginald Harkema, Alex Shuper
Musika: Amy Fritz, Erin Hunt
Produktoreak: Sam Dunn, Scot McFadyen, Reginald Harkema, Lana Belle Mauro
Produkzio etxea: Banger Films Inc.

Vincent Furnier deitzen zen, baina Alice Cooper deituz gero, hobe. Izan ere, urteetan planetako rock izar tamalgarriena eta eragin handikoena izan zen. Esperotakoa da argumentuaren haria (jatorri xumea; ospera jauzia; drogengatik eta zoramenagatik gainbehera; haragikeria; azken erredentzioa), baina Alice Cooperren ezer ez zen izan arrunta; eta bere bizitzaren berrikuspen hau ere ez da hala. Buru hiztunetatik eta trataera klasikotik ihesi, Super Duper Alice Cooper lanak jatorrizko argazkiak eta metrajea erabiltzen ditu izan zitekeen narratzaile bakar baten ahotsarekin nahasita -Cooper bera-, errusiar mendiaren pareko bizitza bat berregiteko, bidearen erdian kolpea jasota. Emaitza mendekotasun sortzailea, kutuna (hau da, Alice Cooper da bere bekatuak aitortuz) eta sutsua da.

Saio bereziak

Filmak eta ordutegiak

8 Urt Osteguna

10:00 - 13:00 h.

Antzoki Zaharra

Ikusle berriak - One minute for conductors Elena Goatelli, Angel Esteban - 87' - Espainia

Ekimen honen funtsezko helburua, hain justu, gazteak zinemaren mundura erakartzea eta kulturara zein kultura industriara hurbiltzea da.

Ikusle berriak - One minute for conductors

Zuzendaria: Elena Goatelli, Angel Esteban
Urtea: 2013
Herrialdea: Espainia, Italia
Iraupena: 87 min.
Jatorrizko hizkutza: Japoniarra, Gaztelaniaz, Alemaniarra, Italiarra, Ingelesa
Editoreak: Antonio Frutos, Angel Esteban
Musika disenatzailea: David Espinosa, Fernando Pocostales
Musikagileak: Tim Boland, Sam Retzer
Produktoreak: Elena Goatelli
Produkzio etxea: Kottom Films

Ekimen honen funtsezko helburua, hain justu, gazteak zinemaren mundura erakartzea eta kulturara zein kultura industriara hurbiltzea da. Jaialdiak, hain zuzen, Donostia 2016 eta Donostiako Sustapen Sailaren lankidetza aktiboa izango du; hartara, gazte jendeak erreferentziazko musika dokumental bat ikusteaz gainera, hura zer den, zergatik eta nola egiten den ulertu ahal izango du. Ikasleei jakinarazi nahi diegu zinema, kulturaz gainera, industria ere badela. Nola funtzionatzen duen, zer abantaila dituen eta aurrera nola eramaten den ezagutu dezaten nahi dugu.

9 Urt Ostirala

10:00 - 13:00 h.

Antzoki Zaharra

Ikusle berriak - 160 metros: una historia del rock en Bizkaia Joseba Gorordo, Álvaro Fierro - 66' - Espainia

Ekimen honen funtsezko helburua, hain justu, gazteak zinemaren mundura erakartzea eta kulturara zein kultura industriara hurbiltzea da.

Ikusle berriak - 160 metros: una historia del rock en Bizkaia

Zuzendaria: Álvaro Fierro, Joseba Gorordo
Urtea: 2013
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 66 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz, Euskera
Protagonistak: Álvaro Heras, Fernando Gegúndez, Ángel Silveiro, Iñaki Uriate, Iñaki Elorriaga, Gari Gamarra, Juancar Parlange, Belén Mijangos, Isabel Fernández, Estíbaliz Hernández, Javi Letamendía, Iñigo Romera, Ricardo Andrade, Jesús Valdaliso, Unai Fresnedo, Roberto Moso, Koldo Serra
Editoreak: Diego Urruchi
Musikagileak: Zarama, Eskorbuto, Los Clavos, Bonzos, Parabellum, El Inquilino Comunista, Lord Sickness, The Gravestones, Cancer Moon, Rufus, Electrobikinis, Elsso Rodríguez
Produktoreak: Diego Urruchi, Raúl López Ortega
Produkzio etxea: Media Attack

Ekimen honen funtsezko helburua, hain justu, gazteak zinemaren mundura erakartzea eta kulturara zein kultura industriara hurbiltzea da. Jaialdiak, hain zuzen, Donostia 2016 eta Donostiako Sustapen Sailaren lankidetza aktiboa izango du; hartara, gazte jendeak erreferentziazko musika dokumental bat ikusteaz gainera, hura zer den, zergatik eta nola egiten den ulertu ahal izango du. Ikasleei jakinarazi nahi diegu zinema, kulturaz gainera, industria ere badela. Nola funtzionatzen duen, zer abantaila dituen eta aurrera nola eramaten den ezagutu dezaten nahi dugu.

10 Urt Larunbata

17:45 h.

Antzoki Zaharra

7 Eur

Inaugurazio saioa – vermutime

DJS Psicho Beat DJS + The Doors Fest and Frears emanaldia (17:45e(t)an irekiko dituzte ateak).

18:30 h.

Antzoki Zaharra

The Doors Feast of Friends Paul Ferrara - 40' - Estatu Batuak

Feast of Friends lanak The Doors taldeari egindako begirada zinematografikoa eskaintzen du; nola ibili ziren errepidean 1968ko hilabete gutxi haietan.

17 Urt Larunbata

19:45 h.

Antzoki Zaharra

7 Eur

“Cachitos de hierro y cromo” Berezia - Cachitos Greatest Hits

Ambigú animazioa. Cachitos DJak (19:00etan irekiko dituzte ateak).

“Cachitos de hierro y cromo” Berezia - Cachitos Greatest Hits

CACHITOS DE HIERRO Y CROMO inolako konplexurik gabeko musika lagina da, RTVEren soinu ondaretik hartua eta platoan egindako jardun itxuraduna. 60 urte inguruan nola artistek hala bestelako espezimenek ikus-entzuleen pantailei eraso diete. Orain, berriro ikusi eta entzun ahal izango dituzue, zeharkako gaietan banatutako saio sorta honetan (abestien hitzak, disco musica, sexua...). Helburu didaktikoa dauka, baina sekula irribarrea galdu gabe. Saioaren isileko arma, hain zuzen, TVEren artxibo historikoa izan da, hura baita mende erditik gorako memoria kolektiboaren gordailuzaina. CACHITOSen iturriak, zehazki, musika saio sinestezinak izan dira; hala nola La Edad de Oro, Plastic, Popgrama, Galas del Sábado, Radio 3eko kontzertuak, Tocata, Aplauso, Esta Noche Fiesta, Zona Franca, Musica Sí edo Valerio Lazaroven musikal bereziak (sorta oso baterako emango luketenak...). Jakin badakigu, YouTube eta Spotify eskura izanagatik, oraindik ere badela ezustekoetarako tarterik TVEren artxiboko apaletan. Hilabete hauetan, irudiaren arkeologo eta soinuaren luxuzale bihurtu gara; betiere, ikus-entzunezkoen memoriako egiazko harribitxiak bilatu nahian, izan musika irizpideengatik, izan telebista aurkikuntzengatik. TVEko La 2 eta Radio 3 berriz batuko dira musika + artxiboa formula arrakastatsuari jarraipena emateko asmoz; izan ere, oso emaitza onak izan ditu antenan daramatzan bi denboraldietan.

Cachitos Greatest Hits 50 minutuko emanaldia izango da, Jero Rodriguez zuzendariaren, Virginia Diaz aurkezlearen eta Joan Pons kapitulu batzuen gidoilariaren ustez, bi denboraldietako onena biltzen duena. Horiek guztiek, emanaldiaren ostean, bertaratutakoen zalantzak argitu eta galderei erantzungo diete.

22:15 h.

Antzoki Zaharra

7 Eur

Amaiera saioa

Entrega de Premios + Dock of the Bay & Cachitos DJak + Super Duper Alice Cooper emanaldia (21:30etan irekiko dituzte ateak).

22:30 h.

Antzoki Zaharra

Super Duper Alice Cooper Reginald Harkema, Scot McFadyen, Sam Dunn - 87' - Kanada

Vincent Furnierren istorioa da Super Duper Alice Cooper, predikariaren semearena. Leku guztietako gurasoen bihotzetan beldurra sorrarazi zuen Alice Cooper gisa, adoretsua denaren behin betiko rock izar gisa, alegia. Alice Phoenixgo fanatiko talde baterako kantaria izan zen hirurogeiko hamarkadan eta hirurogeita hamarreko ospearen nebulosa dekadentea ere bizi izan zuen. Super Duper Alice Cooper lanak Alice Cooperren mitoa finkatuko du.

Jaiak & kontzertuak

10 Urt Larunbata

Le Bukowski

Doain

Inaugurazio festa

Disco Bambinos DJak festa + Gonbidatu berezia: El Gato Mira Raro.

11 Urt Igandea

Staaf

Doain

Txiki Sundays Dock Of The Bay & Family

Acividades para niños y padres. Música y cine para toda la familia. 11:00 Taller de arte by Biombo & Ekain arte lanak para Niños. 12:00 Concierto Nora Marek. Dúo musical formado por padre e hija interpretando lazy sunday songs.

17 Urt Larunbata

Dabadaba

5 Eur

Jagermeister amaiera festa

Kontzertua: The Suicide Of Western Culture + DJak festa: Linda Mirada eta DJ Kigo.

22:30 h.

Dabadaba

5 Eur

The Suicide Of Western Culture Kontzertua

Jostailuzko pare bat teklatu eta bigarren eskuko pedal batzuekin, zientzia fikziozko bi pertsona hauek Londresko ikasleentzako ostatu bateko logelan abestiak sortzen hasi ziren.

The Suicide Of Western Culture

"Jostailuzko pare bat teklatu eta bigarren eskuko pedal batzuekin, zientzia fikziozko bi pertsona hauek Londresko ikasleentzako ostatu bateko logelan abestiak sortzen hasi ziren. 90eko hamarraldian eurek miresten zituzten taldeen kantuak erreproduzitzea zuten helburu. Esaterako honako hauena: Godspeed You Black Emperor, Disco Inferno, Mogwai, Flying Saucer Attack, Tortoise... Botere analogikoari egindako oda". The Suicide Of Western Culturek, baina, ezkutuko sekretu izateari utzi zion. Duela urte batzuk Irregular disko etxeak eman zien babesa, eta erraietako elektronikaren harribitxia argitaratu zuen: “The Suicide Of Western Culture”. Nola prentsaren hala ikus-entzuleen txaloak lortu zituzten, eta ondorioz, 2010eko zerrendetako gorenera iritsi ziren. Harrezkero, dena izan da batu eta segi. Lan geldiezina egin dute, eta mundu erdia zeharkatu. Ezin konta ahala ekimenetan parte hartu dute; esaterako, honako hauetan: SXSW, FYF Festival, The Great Escape, Eurosonic, C/O Pop, Wilsonic, Popkomm, Primavera Sound, Sónar, Rockmotives, Vienna Electronic Beats, LeFest, Canadian Music Week… Kontzertu eta eszenatoki horietan, artista ezagunekin jardun dute; hala nola Animal Collective, Orbital, Cut Copy, Clark, Kavinsky eta beste hainbesterekin. Adi! Hau guztia hasi besterik ez baita egin!

24:00 h.

Dabadaba

Doain

DJak festa - Doble Cuerpo DJ Linda Mirada & Kigo

Linda Mirada, hain zuzen, "La cooperativa" bere zigilupean 2009an ateratako "China es otra cultura" debuteko albuma argitaratzean sortu zen proiektua da.

DJak festa - Doble Cuerpo DJ

Linda Mirada, hain zuzen, "La cooperativa" bere zigilupean 2009an ateratako "China es otra cultura" debuteko albuma argitaratzean sortu zen proiektua da. 2012an etorri zen bigarren albuma: "Con mi Tiempo y el Progreso", prentsa espezializatuaren gorespena jaso zuen diskoa, gaztelaniazko synth poparen erreferente bihurtu zena. Italo Discotik Jan Hammer-eranzko edo Tangerine Dream eta parekoen soinu bandetaranzko erreferentzia argi etengabeak ditu. Baina, era berean, abesti handiak biltzen dituzten talde bikainei egindako ordaina ere bada; esate baterako, Fleetwood Mac edo Talking Heads taldeei. Berarekin jardun dute lanean, lanak nahastuta, honako hauek, besteak beste: Nite Jewel Phenomenal Hand Clap Band, Ruby Suns edo Secret Circuit artista. Gaurko hitzorduan geure artean izango dugu, Boogie eta Disco Music aukera bikaina eskaintzeko, Kigorekin batera.

Azken urteotan, Kigo DJa gau asaldatzaile nagusi bihurtu da nazio mailan, Bartzelonako Nitsa aretoan Desparrame jaiak antolatzeagatik eta Madrilgo Siroco aretoko egoitza finkoan Calor taldeak gauzatutako jarduerengatik. Klubeko musikan eta Erresuma Batuko soinu guztietan espezialista da, eta sorta bakoitzarekin estiloen arteko mugak birdefinitzen ditu. “Espanish Boogie” bere nahasketen saga masen fenomeno digital bihurtu da, eta lagungarria izan da laurogeiko hamarraldiko soinu post-diskoa berreskuratzeko.

Erakusketak

9-31 Urt

Egia K.E.

Doain

Zirriborroak eta akordeak. Donostiako musika giroa argituz Diego Besné

Diego Besnék ikusten duguna politago egiten du. Irudia bere begietan atxikitzen du, begiak kliskatzen ditu, eta, ondoren, marrazten hasten da. Eta marraztu bitartean, ez du irribarrea galtzen.

Zirriborroak eta akordeak. Donostiako musika giroa argituz

Egia K.E.
Antolatzaileak: Qualia, Donostia Kultura.

Diego Besnék ikusten duguna politago egiten du. Irudia bere begietan atxikitzen du, begiak kliskatzen ditu, eta, ondoren, marrazten hasten da. Eta marraztu bitartean, ez du irribarrea galtzen. Zaila da eraikinak irudikatzea eta atseginak egitea. Zaila da objektua trazatzea eta mugimendua ematea. Zailagoa da pertsonak erretratatzea. Eta are zailagoa da gauza politak eraikitzen dituzten pertsonak erretratatzea. Erakusketa honetan, Diego Besnék marrazkiekin irudikatu du orain ezaguna egiten zaigun baina urte batzuk barru errepikaezintzat gogoratuko dugun eszena bat. Garai bakoitzak bere musika dauka bere espazioan. Horiek dira gure hiriko azken urteetako musika panoramaren osagaiak. Diego Besnék atxiki egin ditu, begiak kliskatu ditu eta marraztu egin ditu soilik. Eta irribarrea galdu gabe, horiek izoztea lortu du marra arruntetan eta akuarela arinetan. Marrazki eder eta errepikaezinetan.

17 Urt Larunbata

13:00 - 14:00 h.

Garoa

Doain

Expop up Giorgio Bassmatti

Expop up. Expop de exposición, que la habrá. Y de pop, que siempre está genial. ¿A quién no le gustan las palomitas, eh? Pues eso.

Expop up

Garoa 13:00 - 14:00 h.

Expop up. Expop de exposición, que la habrá. Y de pop, que siempre está genial. ¿A quién no le gustan las palomitas, eh? Pues eso. Expop up. Up de subidón. Es la primera vez que hago esto. Y de seven up. Fido Dido molaba. Y LO SABES. Durante un rato Garoa será una galería fotográfica temporal. UNA hora en la que podrás ver mis fotos relacionadas con la soledad. O era la tristeza? No seas bobo, se puede estar solo y no triste. Y sino, aprende. Dos horas en las que podrás comprar las fotos. Por una buena causa. ¿Hacerme feliz? También. Pero me refiero a otra cosa. El dinero recaudado irá a una asociación cultural sin ánimo de lucro (=perder pasta por amor a la música). Tranquilo, que cada foto valdrá menos que un cubata. Y a las dos horas aire, viento. Y libros. También quedarán los majos dependientes de la librería. Pero nada que haga recordar que allí hubo una exposición de fotos.

7 Urt - 19 Ots

Príncipe

Doain

Behind The Scene: Instantáneas del Rock Irene Mariscal

Expop up

Garoa 13:00 - 14:00 h.

Expop up. Expop de exposición, que la habrá. Y de pop, que siempre está genial. ¿A quién no le gustan las palomitas, eh? Pues eso. Expop up. Up de subidón. Es la primera vez que hago esto. Y de seven up. Fido Dido molaba. Y LO SABES. Durante un rato Garoa será una galería fotográfica temporal. UNA hora en la que podrás ver mis fotos relacionadas con la soledad. O era la tristeza? No seas bobo, se puede estar solo y no triste. Y sino, aprende. Dos horas en las que podrás comprar las fotos. Por una buena causa. ¿Hacerme feliz? También. Pero me refiero a otra cosa. El dinero recaudado irá a una asociación cultural sin ánimo de lucro (=perder pasta por amor a la música). Tranquilo, que cada foto valdrá menos que un cubata. Y a las dos horas aire, viento. Y libros. También quedarán los majos dependientes de la librería. Pero nada que haga recordar que allí hubo una exposición de fotos.

Sariak & epaileak

2015eko Dock of the bay musika dokumentalik onenari saria, 2.000 euroko diru kopuruarekin. Lehiaketa ataleko film bati emango zaio saria. Epaimahaia zinemako kide nabarmenek osatuko dute eta horiek erabakiko dute film irabazlea.

Publikoaren saria -Sade-, 1.000 euroko diru kopuruarekin. Lehiaketa ataleko film bati emango zaio saria. Publikoa arduratuko da sari hau erabakitzeaz, botoen bidez.

Guayana Films saria banaketari. Sariaren xedea da film bat lurralde nazionalean banatzea egungo formatu guztietan: zinema, dvd, blu-ray, vod, telebista eta nazioarteko salmentak. Lehiaketa ataleko nahiz erakusketa ataleko film bati mango zaio saria. Banatzailea arduratuko da film irabazlea hautatzeaz.

Aaron Rodríguez

Madril, 1983. Valentziako Europar Unibertsitateko irakasle titularra. Doktorea Komunikazioan, masterra Zinematografiaren Historian eta Estetikan (Valladolideko Unibertsitatea), masterra Komunikazioko Joera Berrietan eta Berrikuntza Prozesuetan (Jaume I. Unibertsitatea, Castelló). Zinemaren Historialarien Espainiako Elkarteko eta Trama&Fondo elkarteko kidea.

Kritikari eta analista gisa parte hartzen du hainbat argitalpenetan (Miradas de Cine, Détour, Cine Divergente, Cineuá...), berrogei artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu eta dozenaka osoko konferentzia eman ditu hainbat biltzarretan. Era berean, liburu hauek argitaratu ditu: "Retratos de familia/Tránsitos del cine" (Faustino Sánchezekin batera, ShangriLa arg.), "Un fantasma recorre la pantalla: Cine y sujeto postmoderno" (El Genio Maligno arg.) eta "Apocalipsis pop! El cine de las sociedades del malestar" (Notorious arg.).

Felipe Cabrerizo

Felipe Cabrerizo (Donostia, 1973) Artearen Historian lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Zinematografiaren Historia eta Estetika masterra egin zuen Valladolideko Unibertsitatean. Halaber, Zinemaren Historialarien Espainiako Elkarteko (AEHC) kidea da. Hainbat artikulu eta kapitulu idatzi ditu liburu kolektiboetan eta aldizkari espezializatuetan, eta bakarka, berriz, hauek argitaratu du: Tiempo de mitos: las coproducciones cinematográficas entre la España de Franco y la Italia de Mussolini (2006) eta La Atenas militarizada: la industria cinematográfica en Gipuzkoa durante la Guerra Civil (2007). Prentsan dauka La Codorniz en cinta: del humorismo al cine y vuelta argitalpena; Espainiako Filmotekak 2013an argitaratuko du eta Santiago Aguilarrekin batera idatzi du. Gaur egun, Arte Ederren Zirkuluko Estudio Zinemako koordinatzailea da eta Radio Círculo irratian Psycho Beat! programa zuzentzen du; hain zuzen, programa hori 60ko hamarkadako Europako ye-yé eta beat arloan espezializatuta dago.

José Luis Cienfuegos

Sevillako Europar Zinema Jaialdiko zuzendaria da 2012az geroztik, eta Europako Zinema Akademiako eta Europako Parlamentuak ematen duen LUX sarien aholkularitza batzordeko kidea da. 1995 eta 2011 artean, Gijóngo Nazioarteko Zinema Jaialdiaren zuzendaria izan zen. Betidanik egin du egile zinemaren aldeko apustua, hainbat ziklo egin ditu eta egile askok hartu dute parte horietan; besteak beste, hauek: Agnès Varda, Tsai Ming-Liang, Aki Kaurismäki, Abbas Kiarostami, Paul Schrader, Victor Erice, Todd Haynes, Todd Solondz, Hal Hartley, Larry Clark, Harmony Korine, Joao César Monteiro eta Pedro Costa portugaldarrak, Ulrich Seidl, Seijun Suzuki, Gregg Araki, Bruno Dumont, Claire Denis, Bertrand Bonello, Pawel Pawlikowski edo José Luis Guerín.Epaimahaikidea izan da nazioarteko hainbat jaialditan, hala nola Donostiako eta Rotterdamgo jaialdietan eta Karlovy Vary edo BAFICI (Buenos Aires Festival Internacional de Cine Independiente) jaialdietan. Hainbat urtetan, Kultura Ministerioko Zinematografiako eta Ikus-entzunezko Arteetako Instituturako gidoiak aztertzeko adituen batzordean parte hartu du eta analisi zinematografikoko ikastaroak antolatu ditu. Gainera, programak egiten lagundu du zenbait erakundetarako, Sofia Erregina Arte Zentro Nazionalerako kasu, eta Oviedoko Unibertsitateko Zine Aretoa sortu du.Gidoilaria eta aurkezlea izan zen Radio 4 irratian, Espainiako irrati nazionalean, Asturiasen.1991 eta 2012 artean, Cajastur Gizarte eta Kultura Ekintzako ziklo zinematografikoak antolatu zituen, baita Intersecciones jaialdiko hamabi edizioak ere. Hain zuzen, horietan parte hartu zuten musika talde independente ospetsu askok; besteak beste, hauek: Dominique A, Arab Strap, Gigolo Aunts, The BellRays, Diamond Dogs, Einsturzende Neübauten, Matt Elliot edo The Cynics.

Paula Arantzazu

Paula Arantzazu Ruiz (Bartzelona, 1979) zinema kazetaria eta kritikaria da, eta Madrilgo Legazpi auzoan du egoitza. Horra iritsi baino lehen, Kataluniako La Razón egunkariko erredaktorea izan da, baita iraungitako ADN eta FACTUAL aldizkarietakoa ere. Gainera, beste komunikabide batzuetako kolaboratzailea ere izan da, Go-Mag edo Barcelonés aldizkarietakoa kasu. Zinema kritikari gisa, Contrapicado, Transit eta Détour sareko aldizkarietan trebatu da, baita Rotterdameko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiko Trainee Project for Young Film Critics programan ere. Gaur egun, ICON – El país, SensaCine, La Cartelera-Levante, Número Cero eta La Vanguardia egunkariko Cultura/s eta ARA egunkariko Play gehigarrietan idazten du. Tumblrs eta 2.0 web kontzeptuen zale amorratua da, eta gelditzen zaion denbora Yervant Gianikian eta Angela Ricci-Lucchi egileen zinemari buruzko doktore tesia egiten erabiltzen du, baita bere Pilots In The Sky taldeak arrakasta nola izan dezakeen pentsatzen ere.

Virginia Díaz

Musika kazetaria eta DJa. Virginia Diazek 2000. urteaz gero aurkezten ditu Radio 3en 'Los Conciertos de Radio 3' eta 'Música es...3' saioak; eta jaialdi nazional garrantzitsuenak ematen dituzten irratiko taldeetako kidea ere bada. Gaur egun, 'Los Conciertos de Radio 3' saioko zuzendariordea, '180 Grados' saioko ahotsa –berak gidatzen du Radio 3eko saio hau, astelehenetik ostiralera, 11:00etan (Kanarietan, 10:00etan)– eta TVEren La2 kateko "Cachitos de Hierro y Cromo" saioaren aurkezlea da. Bere musikazaletasuna hain da handia, Virginia Diaz DJ izena Espainiako musika hitzordu garrantzitsuenetako batzuen karteletan agertzen dela: FIB, SOS 4.8, Sonorama, Low Cost, Arenal Sound, LolaPop, B-Side Fest, Ecopop... Eta baita herrialdeko hainbat aretoetako karteletan ere: Independence eta Moby Dick (Madril), La3 (Valentzia), Polaroid (Granada), 12 y Medio (Murtzia), etab.

Prentsa

Dock of the Bay-en Akreditatzeko beharrezkoa da mezu bat bidaltzea helbide honetara: press@dockofthebay.es. Akreditazioak urtarrilaren 4ra arte.

Babesleak

Babesleak

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Hedabide laguntzaileak

Lagundu Dock of the Bay Jaialdiari

Dock of the Bay Jaialdiari ekarpen ekonomikoa egin nahi badiozu, aurrerantzean, gure PayPal-aren bitartez ere egin ahal izango duzu. Eskertzeko, Dock of the Bay Jaialdiak honako hauek eskainiko dizkizu:

- 10 euroko ekarpena eginez gero, gure laguntzaile poltsa esklusiboa eraman ahal izango duzu soinean (Antzoki Zaharrean/Trueba zinema aretoetan jaso beharrekoa, jaialdiak iraun bitartean; ez baitugu bidalketarik egingo etxera).

- 50 eurotik aurrera, Antzoki Zahharreko saio guztietara doan sartzeko gonbidapen berezia jasoko duzu (gonbidapena ez da izenduna; alegia, norbaitekin partekatu ahal izango duzu).

Eskerrik asko, aldez aurretik!

Eskerrik asko lagundu diguzuen marka guztiei, adiskideei, gure publikoari, gure lan-taldeari eta Dock of the Bay zinemaldian sinesten duzuen guztioi!

- Dock of the Bay-ko Taldea -