La Chana
Osteguna 11/01 - 19:30 Trueba Zinemak
Lucija Stojevic - 82' - Espainia, Islandia, Estatu Batuak
— Itzuli —
Dantzari autodidakta izan zen Antonia Santiago Amador 'La Chana', flamenkoaren munduko izar handi bat. Estilo berritzailea zuen, eta gaitasun intuitibo berezkoa. Horrek ospetsu bihurtu zuen, eta berehala lortu zuen arrakasta mundu osoko eszenatokietan. Alabaina, Peter Sellers-en eskutik Hollywooderako jauzia ematera zihoanean, desagertu egin zen bat-batean, inork inoiz entzun nahi izan ez dituen arrazoiak zirela tarteko. Hogeita bost urteko eten luzearen ostean, hamarkadatan dantzan jarduteagatik higatutako gorputzarekin, eszenatokira azkenekoz igotzeko itzulera prestatzen ari da La Chana, bere historia kontatzeko eta isiltasunera eraman zuten arrazoiak mahai gainean jartzeko.
7 € - Erosi sarrerak
Zuzendaria: Lucija Stojevic
Urtea: 2016
Herrialdea: Espainia, Islandia, Estatu Batuak
Iraupena: 82 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
Protagonistak: Antonia Santiago
Produkzio etxea: Deirdre Towers