2018ko Dock Of The Bay Txapeldunen zerrenda

IF I THINK OF GERMANY AT NIGHT, ROMUALD KARMAKAR, ALEMANIA (2017)
MUSIKA DOKUMENTAL ONENAREN 2018KO DOCK OF THE BAY SARIA
Donostiako Musika Dokumentalen Zinema Jaialdiak Romuald Karmakar alemaniar zuzendariaren ‘If I think of Germany at night’ lanari eman dio Muska Dokumental Onenaren 2018ko Dock of the Bay saria, islatzen duen unibertsoarekin ikus-entzunezko hizkuntza koherentea bilatzeagatik. Proposamen arriskatua da, eta narrazioarekin jarrera aktiboa izatea eskatzen dio ikusleari.

LA CHANA, LUCIJA STOJEVIC, ESPAÑA, ISLANDIA, EE.UU (2016)
SADE 2018 SARIA
SADE saria Lucija Stojevic zuzendariaren ‘La chana’ dokumentalak jaso du, atsegin ez arren ahaztu egin den flamenkoko figura baten gizatasunaren erretratu sutsua egiteagatik eta artea eta bizitza osorik garatzea eragotzi zioten gizartearen mugei aurre egiteko emakumeak izandako adorea islatzeagatik.

ATRAPADOS POR LA SERPIENTE, ÁLVARO FIERRO & IBON IBARLUCEA, ESPAÑA (2017)
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN 2018KO SARIA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria Álvaro Fierro eta Ibon Ibarlucea zuzendarien ‘Atrapados por la serpiente’ lanarentzat izan da, denbora baino lehen bide zailari ekin zion Eibarko artista eta talde baten erretratu poliedrikoa egiteagatik. Bere garaian, bide hori ez zen ulertu, baina XX. mendeko azken urteak markatuko zituen musika iraultzaren oinarriak ezarri zituen.

LA CHANA, LUCIJA STOJEVIC, ESPAÑA, ISLANDIA, EE.UU (2016)
2018KO DOCK OF THE BAY PUBLIKOAREN SARIA