Sariak & Epaileak

Dock of the Bay-k lau sari banatuko ditu bere hamaikagarren edizioan. Sariak honako hauek izango dira:

Musika dokumental onenaren 2018ko Dock of the Bay saria. Lehiaketa ataleko film bati emango zaio saria. Epaimahaia zinemako kide nabarmenek osatuko dute eta horiek erabakiko dute film irabazlea.

Sade saria.

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Saria.

Publikoaren saria.. Diru laguntzarik gabea

Sari eta aipamenak deskargatu

Carlos Mugiro

Carlos Mugiro

Zinegilea, irakaslea eta komisario zinematografikoa. Giza Zientzietako doktoregoa Pompeu Fabra Unibertsitatean, Komunikazioko gradua Nafarroako Unibertsitatean eta Zine zuzendaritzako gradua ECAM eskolan. Film hauen egilea Sergio Oksmanekin batera: Goodbye, America, Notes on the Other, A Story for the Modlins eta O Futebol. Visiting Scholar Cambridgeko Unibertsitatean, hainbat liburu editatu ditu: Ver sin Vertov (1955-2005), The Cinema of Alan Berliner eta Mi abuelo murió leyendo a Pushkin. Nafarroako Ikuspuntu jaialdiaren sortzailea izen zen, eta zuzendaria, 2009ra arte. 2017ko ekainaz geroztik, Elias Querejeta Zine Eskolako zuzendaria da.

Pamela Bienzobas

Pamela Bienzobas

Parisen bizi den txiletar kritikaria. Mundu osoko leku ugaritako hedabideetan argitaratu du, baita hainbat liburutan ere: Dictionnaire mondial du cinéma (Larousse), El novísimo cine chileno (Uqbar) edo Los Cuadernos de Cinema23 (“Errancias” liburukia). Aholkularia nazioarteko zinema funts, programa eta jaialdietan. Mabuse.cl. aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. FIPRESCIko (Nazioarteko Kritikaren Federazioa) lehendakariorde ohia, gaur egun eginkizun hori betetzen du Académie des Lumières-en (Lumières sariak).

Sergi Pérez

Sergi Pérez

Sergi Pérez Arte Ederretan lizentziaduna da eta ESCAC eskolan graduduna. Zuzendaritzan espezializatu zen, ikasketen amaierako El buen aviador (2005) proiektuarekin. Lan hori Donostiako Zinemaldian aukeratu zuten, besteak beste. 2007an, Vestido nuevo lana estreinatu zuen eta hainbat sari jaso zituen: Malagako jaialdian, Soriako jaialdian, Versión Española SGAE jaialdiko saria eta OSCAR sarietarako izendapen bat zinema eskolen kategorian. Hainbat bideoklip egin ditu Manel, Mishima eta Joan Dausa taldeetarako, besteak beste, eta bideoklip onenaren hainbat sari jaso ditu Cinemad plataforman edo Rockdelux argitalpenean. Publizitatean egin duen lana ere saritua izan da, FIAP Sol de Plata saria jaso zuen eta Cannesesko Young Talent atalerako aukeratua izan zen 2008an. 2006az geroztik, eskolak ematen ditu ESCAC eskolako gradu eta masterretan, eta 2012az geroztik, UICeko Komunikazioen Zientzien graduan. 2015ean, El camino más largo para volver a casa lana aurkeztu zuen Sevillako jaialdian. Bere lehenengo film luzea izan zen, eta Gaudí sarietarako bost izendapen eskuratu zituen.

Shaila García

Shaila García

Shaila García Catalán doktorea da Komunikazioaren Zientzietan, eta Castellóko Universitat Jaume I unibertsitateko irakaslea. Kultura bisuala eta masa komunikabideak irakasgaia irakasten du Bideo-jokoen Diseinua eta Garapena Graduan, eta Ikus-entzunezko narratiba irakasgaia Publizitatea eta Harreman Publikoak Graduan. Ikus-entzunezko diskurtsoen (zinema, sailak, argazkiak eta bideo-jokoak) analisi kritikoa ikertzen du batik bat, eta Escuela Lacaniana de Psicoanálisis erakundeko bazkidea da.

Vanesa Fernández

Vanesa Fernández

ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria. Doktorea ikus-entzunezko komunikazioan eta ikasgai horren irakaslea UPV/EHUn. Irakasle eta gestio lanak egin ditu 2004az geroztik hainbat gradu eta masterretan. Haren ikerketa lerroa eta argitalpenak zine dokumental garaikidean oinarritzen dira gehien bat. Lurraldeak eta Mugaldeak. Research on Documentary Filmmaking diziplina anitzeko proiektuaren koordinatzailea da. UPV/EHUko MAC (Ikus-entzunezko Mutazio Garaikideak - Mutaciones Audiovisuales Contemporáneas) ikertaldeko kidea. Ikerketa egonaldiak egin ditu Argentinan eta irakasle gonbidatua izan da Kubako San Antonio de los Bañoseko EITCV eskolan (Escuela Internacional de Cine y TV). Gainera, freelance modura ere aritzen da proiektu zinematografikoen aholkulari gisa.