04/05. Osteguna

20:45 Trueba Zinemak 1

La importancia de llamarse Ernesto y la gilipollez de llamarse Eric

César Martínez Herrad (Espainia - 2022 - 95’ - VO - Euskadiko estreinaldia)

Erosi sarrerak

Granadan jaio zen lehergai izena duen munduko hiri bakarrean. Berrogei urtez kolpatu du bateria, bizitzak bera kolpatu duen bezala, indar guztiz. Eric Jimenez Los Planetas eta Lagartija Nick taldeetako bateria-jotzailea da; azken talde horrekin, Omega disko mitikoa grabatu zuen, Enrique Morenterekin batera. Hogei urtez jarraian jaso du espainiar bateria-jotzaile alternatibo onenaren saria. Ericena beti hari-harian egon den gizon baten istorioa da, irabaztearen eta galtzearen artean, bizitzaren eta heriotzaren artean, musikaren eta erotasunaren artean. Eric Jimenez bateria-jotzailearen ohiz kanpoko historia hunkigarria aurkezten dizuegu.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: César Martínez Herrad
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 95 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
  • Protagonistak: Eric Jiménez, Antonio Arias, Juan Codorniu, Jota, Florent, Solea Morente, Gabriela Jiménez
  • Produktoreak: Antonio Hens, Cesar Martinez Herrada
  • Produkzio etxea: Dexiderius Producciones SL

César Martínez Herrad

César Martínez Herrad

Zuzendaritza eta ekoizpeneko ikasketak egin zituen Madrilen, TAI arte eskolan. Hainbat zuzendarirekin lan egin du, hala nola Ricardo Franco eta Pedro Cosekin. 1990ean, Pedro Garcia Rios gidoigilearekin batera, Dexiderius ekoiztetxea sortu zuen, helburu argi batekin: haien proiektuetarako askatasuna eta independentzia izatea. “Manos de Seda”, “Cuando todo este en orden”, “Arena en los bolsillos”, “Otra ciudad” eta “Para que nadie olvide tu nombre” fikziozko film luzeak zuzendu ditu. Dokumentalei dagokienez, “Ruiba, por libre”, “Chapa Discos” eta “Objetivo Encontrado” filmak zuzendu ditu. Ekoizle modura lan ugari egin du; “Sueños” eta “El Hombre Feliz” film laburrak nabarmentzen dira.