02/05. Asteartea

21:00 Trueba Zinemak 1

Alter

Joaquín González Vaillant (Uruguay - 2022 - 71’ - VO - Euskadiko estreinaldia)

Erosi sarrerak

Psikologoa da Sebastian, itxaropena galdutako kantautorea eta, gainera, Luis Miguel abeslaria imitatzeko berezko talentua du. Lanetik kaleratzen dute, eta mexikar izarra imitatzen hastea erabakitzen du. Erabat aldatzen da bere bizitza ezustean, eta aurreikusten ez zuen fama lortzen du. Baina lan berri hori bere psikologo bokazioarekin eta kantautore izateko itxaropenarekin uztartzeko zailtasunaren, managerraren presioek eta exijentzien, bere burua astintzen duten zalantzen eta norbera izatea eta beste bat imitatzea txandatu beharraren nahasmenduaren ondorioz, hasieran jolas bat zirudiena jasateko zaila den errealitate bihurtuko da.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Joaquín González Vaillant
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Uruguay
  • Iraupena: 71 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
  • Protagonistak: Sebastián Herrera, Hernán Voituret, Joaquín González Vaillant
  • Produktoreak: Joaquín González Vaillant, Agustina Chiarino Voulmiont
  • Produkzio etxea: Jabalina Films, Mutante Cine

Joaquín González Vaillant

Joaquín González Vaillant

Ikus-entzunezkoen errealizadore polifazetikoa, musikaria. Masterra du Sorkuntzako Zinema Dokumentalean, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. 2014an IDFA jaialdian eta herrialdeko zinema-areto guztietan estreinatu zen A 60K film dokumentalaren kolaboratzaileetako bat izan zen. Abeslaria eta konposatzailea da, eta film hartarako soinu-banda konposatu eta Abesti Onenaren Saria jaso zuen Fimucite Zinemako Musikaren Nazioarteko Jaialdian.Ultimas palabras (2021) film ertaina idatzi eta zuzendu zuen, eta atzerriko film labur onenaren saria eman zioten Argentinako FICCS jaialdiaren 2021eko edizioan; Homo Celularis Metro filmaren (2018) zuzendaria ere bada, Miamiko Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu zena. Berriki argitaratu du “El principio de las nieves eternas” diskoa. Alter da Gonzalezen lehen filma.