02/05. Asteartea

21:00 Trueba Zinemak 1

PVC eta Aluminiozko Zatitxoak

Jon Martija (Espainia - 2023 - 6' - VO - Opera prima - Nazioarteko estreinaldia)

Erosi sarrerak

Gogoratzen al du norbaitek Tolosako The Window Ventanas taldea? Trasteleku batean orain dela 30 urte ahaztutako bideo-zinta batzuen aurkikuntzak talde horrek 1993an Suitzan egindako bira azaleratu du. Herrialde hartan izan zuten arrakasta Euskadin bertan izan zutenaren antzekoa izan zen. Taldeaz gogoratzen ez bazarete, atera zeuek ondorioak. Txisteei, tabakoari, ahanzturei, soinu-probei, adiskidetasunari, futbolari eta, jakina, musikari buruzko road movie bat da hau. Talde txiki, baina taldekideentzako behintzat, garrantzitsu baten historiaren kapitulu labur baina garrantzitsu bat berreskuratzen duten PVC eta aluminiozko zatitxoak. Kapitulua eta taldea txikiak zirenez, filmtxo txiki bat egin dugu.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Jon Martija
  • Urtea: 2023
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 6 min.
  • Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
  • Protagonistak: Jon Martija, Miren Odriozola, Eduardo Vitoria, Mikel Navarro, Alberto Sainz de Murieta
  • Produktoreak: Jon Martija

Jon Martija

Jon Martija

Tolosarra. Komunikatzailea. 23 urtez jardun du irratian (Herri irratia eta Onda Vasca). Baita kolaboratzailea ere beste komunikabide batzuetan, besteak beste, El Diario Vascon, EiTBn, Argian eta Egunkarian. Orain dela bost urte, irratia utzi zuen eta Dimension agentzian dihardu, Komunikazioko arduradun, copywriter eta eduki digitalen sortzaile. Iaztik, podcast egilea ere bada: Estamos Dentro podcasta egiten du EiTB Podkasterako. Garai batean, The Window Ventanas taldeko abeslaria izan zen. Gaur egun, bateria-jotzailea, nahi duenarekin. Ikus-entzunezko eduki ugari egin du, baina ez pantaila handian proiektatu denik.