02/05. Asteartea

19:15 Trueba Zinemak 1

Knuckles

Lauren Luxenberg, Alfie Barker (Erresuma Batua - 2023 - 15' - VOSE - Nazioarteko estreinaldia)

Erosi sarrerak

Adiskidetasunari eta komunitateari buruzko istorioa da. Londreseko Kilburn auzoan hazitako Knucks musikari nigeriarraren erretratua. Haren lagunen, senideen eta kolaboratzaileen ahotik kontatutako historia.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Lauren Luxenberg, Alfie Barker
  • Urtea: 2023
  • Herrialdea: Erresuma Batua
  • Iraupena: 15 min. 59s.
  • Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
  • Protagonistak: As Himself
  • Produktoreak: Nkem Egbuchiri, Lauren Luxenberg
  • Produkzio etxea: Untold Studios

Lauren Luxenberg

Lauren Luxenberg

Lauren Luxenberg kanadiar zuzendaria da, baina Londresen bizi da. Dazed Digital taldeko sortzaile berri onenetakoa da. 3:24 bere lehenengo film laburra izendatua izan zen Aesthetica Film Festival jaialdian, 2021eko abenduan, eta harrezkero, hainbat film labur egin du NOWNESS, YouTube, MacCann, WPP eta hainbat markatarako. Bere proiektu pertsonaletan, hazten ari diren komunitateetako artistei plataforma bat ematen jarduten du batez ere, eta haien arteari oihartzun globala ematen.

Alfie Barker

Alfie Barker

Leeds hirian jaio eta hazitako gidoilaria eta zuzendaria da Alfie Barker eta, unibertsitatera joan beharrean, bere txakurrarekin film laburrak eginez hazi zen. HANGING ON bere film laburra BIFA sari baterako hautatu zuten, Grierson sari baterako aurre-hautatu, TIFF jaialdian estreinatu zen, BFI London Film Festival jaialdian proiektatu eta britainiar film laburrik onenaren saria eta britainiar publikoaren saria jaso zituen Encounters jaialdian. Alfiek BFI Future Film Award saria ere jaso zuen. Zuzendari hautatua izan zen Screen Yorkshire-eko talentuen FLEX garapen-programan, eta BFI Film Academy (NFTS) akademiako eta Creative UK erakundearen ShortFLIX-eko ikasle izandakoa da.