02/05. Asteartea

19:15 Trueba Zinemak 1

Esna Kanta

Arriguri (Espainia - 2022 - 19' - VOSE - Nazioarteko estreinaldia)

Erosi sarrerak

Dokumental honek Eñaut Elorrietak Aitor Etxeberriak ekoiztutako Fantasia (2022) diskorako sortutako “Cancion del Despertar” abestiaren erraiak erakusten ditu. Bidai luze baten kontakizuna da, prozesu artistikoan zehar artistek batak besteari bidali zizkioten audio-mezuen bitartez kontatzen dena; beranduago batuko zitzaien Iñigo Astiz idazlea, abestiaren hitzen egilea. Ez-ohiko logika narratiboa duen lana da; ahotsa abestia sortzeko prozesuaren une erreal bati dagokio (une horretan ez zegoen aurreikusita dokumental hau egitea), eta irudiek off modura funtzionatzen dute, abestiak sortzeko prozesuaren azkeneko fasean grabatu baitziren. Horrela, modu harrigarrian, dagoeneko amaituta zegoen une baten berezkotasuna eta naturaltasuna erreskatatzen dira. Lan hau sorkuntza-prozesuko alde batera utzi ohi dugun guztia atzematen saiatzen da: erabakiak, adiskidetasuna, bulkada, pasioa, izerdia, errepikapena, maitasuna… Sorginkeria bat fabrikatzeko gakoak, edertasunaren atzean ezkutatzen den lana.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Arriguri
  • Urtea: 2022
  • Herrialdea: Espainia
  • Iraupena: 19 min. 28 s.
  • Jatorrizko hizkutza: Euskera
  • Protagonistak: Eñaut Elorrieta, Iñigo Astiz, Aitor Etxeberria
  • Produktoreak: Liam McDonnell Aguirre, Sara Egia Agirre

Arriguri

Arriguri

Proiektu propioak eta beste batzuenak egiteko ekoiztetxe bat sortu duen euskal errealizadoreen kolektiboa da Arriguri. Azkeneko urteetan, egin dituzten bideoklipei eta maila txikiagoko lan komertzialei esker nabarmendu da. Estilo propioa garatu dute, xehetasun txiki bakoitzari erreparatzean eta musikarien lana pasioz zaintzean oinarritzen dena, artista bakoitzari ikuspegi berezia emanez. Horregatik, “Esna Kanta”, musika-bideoklip bat egiteko enkargu gisa hasi zena, dokumental bihurtu zen azkenean.