Lur Olaizola

Lur Olaizola

Lur Olaizola Lizarralde (Donostia, 1988) zinema-programatzailea eta zinemagilea da. 2015. urteaz geroztik, Tabakalera Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko ikus-entzunezko programaren koordinatzailea da, eta Hasieratik. Zinema feministaren historiak fokuaren komisario izan da, Tabakaleran eta Artiumen programak dituena. 2017an, Jose Val del Omar zuzendariari buruzko lehenengo atzerabegirakoaren komisaio izan zen (Distant Touch: José Val del Omar, Anthology Film Archives). Zinemagile, hiru film labur zuzendu ditu, Xulia (2019), Zerua blu (2020, Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia Zinebi jaialdiaren 2020ko edizioan), eta Hirugarren koadernoa, Cinéma du Reél jaialdian estreinatu zena (2022), eta Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera atalean hautatua. 2021ean, Berlinale Talents programarako hautatu zuten. Punto de Vista jaialdiko hautapen-batzordeko kide da.