Darío Olivera

Darío Olivera

Portoko (Portugal) PortoPostDoc zinema dokumentaleko jaialdiko zuzendari artistikoa da 2014an sortu zenetik, eta Curtas Vila do Conde film laburrei eskainitako jaialdiaren sortzaileetako bat, zuzendaria eta programatzailea, 1993. urteaz geroztik. Arte Plastikoetan lizentziaduna da Portoko Unibertsitatean, Curta Metragem agentzia sortu zuen 1999an, baita Solar Arte Zinematikoaren Galeria ere, 2005ean. Portoko Nazioarteko Jazz Jaialdiaren programatzailea eta “Animar” gazteentzako ikus-entzunezko hezkuntzako urteroko ekitaldiaren komisarioa ere.